Manuel José Quintana
Manuel José Quintana y Lorenzo (Madril, Espainia, 1772ko apirilaren 11 – Madril, Espainia, 1857ko martxoaren 11) idazle eta politikari espainiarra izan zen, XIX. mendeko literatura espainiarraren garrantzitsuenetakoa.
Manuel José Quintana | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1838ko abenduaren 15a - 1853ko martxoaren 11 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1772ko apirilaren 11 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Madril, 1857ko martxoaren 11 (84 urte) | ||
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta eta politikaria | ||
Kidetza | Real Academia Española | ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
![]() |
Meléndez Valdésen ikasle izan zen, eta Jovellanosen eragina ere izan zuen. Haren ideia liberalak zirela eta espetxeratu egin zuten Fernando VII.aren agintaldian, baina Elisabet II.aren garaian garrantzizko karguak izan zituen; besteak beste, erreginaren irakaslea izan zen.
Lanak
Haren lanak bi sail nagusitan bil daitezke: abertzaletasunari buruzkoak eta zientziaren aurrerapenari buruzkoak. Prosa, olerkiak eta saiakerak idatzi zituen. Haren lan aipagarri batzuk: Las reglas del drama (1791), El duque de Viseo (1801), Poesías selectas castellanas (1807, 1817), Diez cartas a lord Holland (1820-1823), Vidas de españoles célebres (1807).
Saiakerak
- Las reglas del drama (1791)
- Vidas de españoles célebres (I. liburukia: 1807; II.liburukia: 1830; III.liburukia, 1833)
- Cartas a Lord Holland, (1824).
Poesia
- Poesías (1802)
Antzerkia
- El Duque de Viseo (1801an antzeztua. Lana Matthew Gregory Lewisren The Castle Spectre lanean oinarrituta dago.
- Pelayo (1805an antzeztua)
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel José Quintana ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.