Manuel Iradier
Fermin Lucio Manuel Iradier Bulfy (Gasteiz, 1854ko uztailaren 6a- Valsaín, Segovia, 1911ko abuztuaren 19a) arabar jakintzari eta esploratzailea izan zen.
Manuel Iradier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Iradier y Bulfy |
Jaiotza | Fracia, 1854ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Valsaín, 1911ko abuztuaren 19a (57 urte) (57 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Isabel Urkiola |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Influentziak | Henry Morton Stanley |
Kidetza | Framazoneria |
XIX. mendean Afrikako sartaldea esploratu zuen, hainbat ikerketa zientifiko eta kultural eginez. Gaur egungo Ekuatore Gineara, orduan deitutako "País del Muni"ra, bi espedizio handi egin zituen: Lehenengoa 1875etik 1877ra eta bigarrena 1884an.
Biografia
Haurtzaroa
Bi anai eta bi arreba zaharrago eta beste anai gazteago bat eduki zituen, azken hau 4 urterekin hil bazen ere. Halaber, gurasoak hil ziren Manuel artean txikia zenean. Batetik, Pedro Valentin Iradier Arce gasteiztar merkataria zen, Nafarroa Behereko jatorria zuena. Bere heriotzaz datu argirik ez dago. Bestetik, Amalia Balbina Asunción Bulfy Gazmurri bilbotarra zen eta 1858an hil zen, Manuelek 4 urte besterik ez zuenean. Aitaren anaia nagusia eta haren emaztea umezurtzez arduratu ziren.
Haurtzaroko urte haietan Gasteiz hiri txikia zen oso, 1857an 15.500 pertsona soilik bizi ziren bertan. Bigarren Gerra Karlista amaitu ondorengo urteak ziren, eta Iradiertarrak Plaza Berriaren inguruan bizi ziren, sendi onekoak izanik.
Ginearako bidaiak
"La exploradora" izeneko elkartea sortu ostean, 1874an egin zuen lehendabiziko bidaia Gineako golkoaren aldera besteak beste emaztearekin eta koinatarekin batera. 830 egun iraun zuen espedizio hartan ia 1.900 kilometro egin zuten, Ayetik Muni ibairaino. Hortik sarturik barnealderantz, Utamboni ibaira iritsi zen, Aintzira Handietako eskualdera heldu nahian. Corisco eta Elobey Handia uharteak, Inguinna eta San Juaneko lurmuturra eta Paluviole eta Cristaleko mendilerroak ezagutu zituen halaber, eta topatutako jendearen artean benga, itemu, balenge, biko, bija, bapuku, bandemu eta pamu herriak ditugu. Bestela, Isabel alaba txikia, bidaia honetan jaioa, ibilbidea amaitu baino lehen hil zen.
Bigarren bidaia aurrekoa bukatu eta gutxira hasi zen, 1877an. Pilatutako datuei esker mapak egin ahal izan zituzten gero argitaratzeko, Madrilgo "Sociedad de Africanistas y Colonistas" elkartearen bidez. Azken bidaiatik bueltan ezagututako afrikar hizkuntzen hiztegi eta gramatikak ere idatzi zituen, bai eta hainbat datu astronomia-, etnografia-, klimatologia- eta merkataritza-arlokoak.
Elkartea
"Asociación Africanista Manuel Iradier" izeneko GKEa esploratzailearen izenean eta haren jaioterrian sortu zuten, Ekuatore Ginean garapenerako egitasmoak bultzatzeko asmoz, zehazki Cogoko barrutian.
Elkarteak "M'bolo" izeneko buletina argitaratzen du.
Bibliografia
- "Manuel Iradier. Afrikako arimaren esploratzailea", Ramon Olasagasti. (Elkar, 2009).
- "Los viajes y trabajos de Manuel Iradier en África: género e hibridismo textual en el relato de viajes en el siglo XIX", Álvaro Llosa Sanz (2005).
- "Las generosas y primitivas empresas de Manuel Iradier Bulfy en la Guinea Española; el hombre y sus hechos", Ricardo Majó Framis (Madril, 1954).
- "Manuel de Iradier: Las azarosas empresas de un explorador de quimeras"
- "África : viajes y trabajos de. la Asociación Eúskara La Exploradora"
Ikus, gainera
- Gasteiztar ezagunak
Kanpo-loturak
- (Gaztelaniaz) "Asociación Africanista Manuel Iradier" elkartea
- (Gaztelaniaz) Manuel Iradier Txangolari Elkartea
- Joan-etorria euskarazko material-didaktikoa.