Manuel Gutiérrez Aragón

Manuel Gutiérrez Aragón (Torrelavega, Santander, Espainia, 1942) zinemagilea da.

Manuel Gutiérrez Aragón

Bizitza
JaiotzaTorrelavega, 1942ko urtarrilaren 2a (82 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Real Academia Española

IMDB: nm0349426 Allocine: 7133 Allmovie: p79826
Facebook: manuel.gutierrezaragon.3 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau zinema zuzendariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Gutiérrez».

Bizitza

Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen, eta zinema-zuzendaritzako ikasketak gero, Zinemako Eskola Ofizialean. Haren filmetan konpromiso politikoa, esperimentalismoa eta haur-ipuinen ezaugarriak nahasten dira: El corazón del bosque (1978, Basoaren bihotza), Maravillas (1980, Mirariak), La mitad del cielo (1986, Zeruaren erdia), Urrezko Maskorra irabazitakoa Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.

Gidoiak egin ditu bere belaunaldiko beste zinemagile batzuentzat: Las truchas (1977, Amuarrainak, José Luis García Sánchezena), Urrezko Hartza irabazitakoa Berlingo Zinemaldian; Las largas vacaciones del 36 (1975, 1936ko oporraldi luze hura, Jaime Caminorena); Furtivos (1975, Isileko ehiztariak, José Luis Boraurena), Urrezko Maskorra irabazitakoa Donostiako Zinemaldian. Azkeneko filmak: Malaventura (1988), El rey del río (1994, Ibaiko erregea), Rafael Azconarekin idatzia; Cosas que dejé en La Habana (1997, Habanan utzitako zenbait gauza) eta La vida que te espera (2004, Zain duzun bizitza).

Nolanahi ere, zinema-zuzendaritza utziko zuela jakinarazi zuen 2008an, eta idazten hasiko zela. Hala, lehen eleberriarekin, La vida antes de marzo lanarekin, 2009ko Herralde de Novela saria irabazi zuen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.