Manuel Girior
José Manuel Girior Portal de Huarte Erdotzain González de Sepúlveda (Agoitz, Nafarroa, 1708 – Madril, Espainia, 1788ko azaroaren 25a), Giriorreko markesa, euskal itsasgizon, militar eta politikaria izan zen.
Manuel Girior | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Agoitz, 1708ko martxoaren 21a | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Madril, 1788ko azaroaren 25a (80 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | militarra | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Espainiako Itsas Armada | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa |
Espainiako Itsas Armadan karrera egin zuen, ofizial gorena izan arte. 1772 eta 1776 artean Granada Berriko eta 1776 eta 1780 artean Peruko erregeordea izan zen. Bere agindupean eskualdeko ekonomia hobetu zen.
Biografia
Espainiako erregearen zerbitzuan jardun zuen. Etxe noble batean sortu zen. 1733an sartu zen armadan eta ingelesen aurka borrokatu zen Antilletan 1761-1763 urteetan. Granada Berriko (egungo Panama, Kolonbia, Venezuela eta Ekuador, 1772-1776) eta Peruko (1776-1780) erregeordea izan zen. Granada Berrian, konkistatzaileen mendean ez zeuden herrien aurka jo zuen gogor eta saiatu zen ekonomia eta administrazioa bere onera ekartzen, hala nola elizbarrutiak berrantolatzen.
Unibertsitate-mailako ikasketak eta bibliotekak hobetu ziren bere garaian eta kultura-maila handiko hiri bihurtu zen Santa Fe de Bogota. Perun egon zelarik, Cuzcoko mestizoen matxinadari aurre egin zion; haren garaian izan zen Tupac Amaru buruzagi inkaren matxinada. Giriorrek Peru utzi ondoko urteetan (1780-1785), bideratu zen inken aurkako zapalkuntza basatia.
Erreferentzia
- Alberto Tauro del Pino. Enciclopedia Ilustrada del Perú. Lima: PEISA, 2001.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Girior |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.