Manuel Gómez Larrañeta

Manuel Gómez Larrañeta (Tolosa, 1924-Vigo, 2012ko apirilaren 17a) gipuzkoar biologo eta ozeanografoa izan zen. Bartzelonako Unibertsitatean biologia ikasi zuen, eta bertako errektore izan zen. Arrantza Gaietarako Ikerkuntzarako Institutuaren sortzaileetako bat izan zen. Mediterraneo eta Atlantikoko arrantzalekuen ikerkuntzan jardun zuen luzaroan, eta bakailaoaren inguruan garrantzi handiko lanak egin zituen. Bere argitalpenen artean nabarmentzekoa da El colapso de las pesquerías, in Industrias Pesqueras (1990); eta, horrez gain, aipagarri dira itsas flora eta faunako izenei buruz egindako behaketak.

Manuel Gómez Larrañeta
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1924
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaVigo, 2012ko apirilaren 17a (87/88 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta ozeanografoa

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.