Manuel Ferreira

Manuel Ferreira (Gândara dos Olivais, Leiria, 1917 Lisboa, 1992ko martxoaren 17a) Portugalgo idazlea izan zen.

Manuel Ferreira
Bizitza
JaiotzaLeiria, 1917ko uztailaren 18a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLinda-a-Velha (en) Itzuli, 1992ko martxoaren 17a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Bizitza

Cabo Verden eta Angolan egon zen soldadu Lisboan Gizarte eta Politika Zientzietako ikasketak egin ondoren, eta Afrikako gaietan murgildu zen handik aurrera. Afrikako herrien askapenerako ahaleginetan parte hartu zuen, eta hango kultura eta elezaharrak aldeztu zituen kolonizatzaileen kontra. Cabo Verden idatzitako eleberriek ekarri zioten ospea: Morna (1948), Morabeza (1958), Hora di Bai (1962), Voz de Prisâo (1971). Horiez gainera, Cabo Verdeko kultura eta literaturaren historiaren berri eman zuen 1967an A Aventura Criolla izenburupean. Afrikako literatura portugesari buruzko oso monografia garrantzitsuak idatzi ditu (Literaturas Africanas de Expressâo Portuguesa, 1977). Manuel Ferreira Afrikako literatura-irakaslea izan zen Lisboako unibertsitatean.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.