Manuel Etura

Manuel González Etura (Sestao, 1934ko otsailaren 21a -), kirol munduan Etura deitua, bizkaitar futbolari ohia da, erdilari moduan aritu zena.

Manuel Etura
Bizitza
JaiotzaSestao, 1934ko otsailaren 21a (90 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Getxo Kirol Kluba1952 / 1953
Athletic1953 / 19662052
Espainiako futbol selekzio nazionala1957 / 196130
Indautxu Kirol Elkartea1966 / 1967260
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Biografia

Manuel González Ikabaltzeta eta Carmen Etura Larrinagaren seme, herriko taldean hasi zen, San Pedro Kirol Elkartean. Athleticek 1953an fitxatu zuen, Getxo KK taldetik. 1954ko abenduaren 12an egin zuen debuta Hércules Club de Fútbol taldearen aurka.[1] Bitxia bada ere, Hércules 16 urterekin fitxatzen saiatu zen, oraindik bere herriko klubean, Sestao Sport Clubean jokatzen ari zela eta Getxo KKrekin lehen kontratua sinatu aurretik. Ligan guztira hiru gol eskuratu zituen, lehena Granada CFen aurka.[2]

1966ra arte egon zen Bilboko taldean, Indautxu Kirol Elkarteak fitxatu zuen arte. Talde bizkaitarrean denboraldi bat eman ondoren, 1967an erretiratu zen.[3]

Ibilbidea

Kluba Denboraldia
Getxo Kirol Kluba 1952 1953
Athletic Club 1953 1966
Indautxu Kirol Elkartea 1966-1967

Palmares

Txapelketa Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1955
Liga Athletic Club 1955/56
Errege Kopa Athletic Club 1956
Errege Kopa Athletic Club 1958

Erreferentziak

  1. Athletic
  2. (Gaztelaniaz) Mundo Deportivo 1959/09/28.
  3. (Ingelesez) transfermarkt. Manuel Etura. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.