Manuel Curros Enríquez

Manuel Curros Enríquez (Celanova, 1851ko irailaren 15a - Habana, 1908ko martxoaren 7a) galiziar idazlea izan zen. Madrilen zuzenbide-ikasketak egin eta gero, kazetaritza-lanak egin zituen. 1894. urtean Habanara jo zuen, eta bertan Tierra gallega izeneko aldizkaria sortu zuen. Diario de la Marina egunkariko idazkolan lan egin zuen hil zen arte. Aires da miña terra (1880, Nire lurreko aireak) bilduman aurkeztu zituen olerki aipagarrienak. O divino sainete (1888) olerkian Elizako ustelkeriak salatu zituen. Gaztelaniaz eta hitz lauz argitara eman zituen: Hijos ilustres de Galicia eta Cartas del norte; Paniagua y compañía, agencia de sangre. Azken eleberri hori Euskal Herrian girotua dago, karlistaldiaren garaian.

Manuel Curros Enríquez

Bizitza
JaiotzaCelanova, 1851ko irailaren 15a
HerrialdeaBorboien berrezarkuntza
 Kuba
HeriotzaHabana, 1908ko martxoaren 7a (56 urte) (56 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of San Amaro (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakautorea, idazlea, kazetaria eta poeta
Lan nabarmenak
KidetzaReal Academia Galega
MugimenduaRexurdimentoa
Genero artistikoaolerkigintza
opinion journalism (en) Itzuli

Musicbrainz: 5bca11f5-6483-43dd-b735-dbd50a2a6078 Discogs: 1698806 Find a Grave: 27777513 Edit the value on Wikidata

Lanak

  • A Virxe do Cristal (1877)
  • Aires da miña terra (1880)
  • O divino sainete (1888)

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.