Manuel Cortina
Manuel Cortina Arenzana (Sevilla, 1802ko abuztuaren 20a- Madril, 1879ko apirilaren 12a) espainiar politikari bat izan zen, abokatua hezkuntzaz eta ogibidez. Ogibidez militarra ez zen arren, ekimenez parte hartu zuen Lehen Karlistaldian eta Andaluziako beste gerra ekintza batzuetan, liberalen alde.
Manuel Cortina | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1858 -
1840ko irailaren 16a - 1841eko maiatzaren 20a ← Francisco Cabello Rubio (en) - Facundo Infante (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel María Cortina y Arenzana, Manuel Cortina y Arenzana | ||||||||
Jaiotza | Sevilla, 1802ko abuztuaren 20a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Heriotza | Madril, 1879ko apirilaren 12a (76 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta militarra | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Kidetza | Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia Framazoneria | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia |
Espainiako Gobernazioko ministroa izan zen 1840ko urritik 1841eko maiatzera.[oh 1] Progresista izanagatik, 1866ko abuztuan Isabel II.aren erreginaldia hondoratzen ari zen unean, berak koordinatu zuen erreginaren diru funtsak eta ondarea salbu gordetzeko operazioa, guztira 30 milioi frankoko balioaz, eta aberastasun hori Rothschild familiaren Parisko etxearen kutxan geratu zen hurrengo hiru hamarkadetan.[1]
Madrilgo abokatu itzaltsuena izan zen hil zen arte, baita hiri horretako Abokatu Elkargoko dekanoa ere 1855ean Burdinbideen Legea onartu zenean; MZA burdinbide konpainiaren hasierako administrazio kontseiluan parte hartu ez bazuen ere, abokatu aholkulari gisa lan egin zuen bertan sozietatea sortu zenetik.[2]
Oharrak
- Barne ministroa, alegia.
Erreferentziak
- López-Morell, Miguel A. (2015), 206. or.
- López-Morell, Miguel A. (2015), 420. or.
Bibliografia
- López-Morell, Miguel A.. (2015). Rothschild. Una historia de poder e influencia en España. Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2..