Manuel Antonio Antia
Manuel Antonio Antia (Urretxu, Gipuzkoa, 1830eko maiatzaren 6 – Leitza, Nafarroa, 1894ko urtarrilaren 5) euskal idazle eta erlijiosoa.
Manuel Antonio Antia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1830eko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Leitza, 1894ko urtarrilaren 5a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Oñatin filosofia ikasi zuen eta Iruñean teologia. Leitzako parrokiako kapilaua eta Urnietako erretorea izan zen. 37 urterekin, Clareten liburuaren itzulpena egin zuen Zeruko bide zuzena eta segurua, karmeltar debotoarentzat ikasbidea, San Joseren zazpi igandeetako jayera (Camino recto y seguro para el cielo, lección para el devoto carmelita, devoción de los siete domingos de San José) izenburupean. Bederatzi edizio ezagutu zituen; lehena 1867koa izan zen. 1878an, Kristaua Elizan argitaratu zuen. Tolosan, 1887an, Jesusen Biotz Sagraduco debociozco liburuchoa kaleratu zuen. Euskal-Erria eta Euskalzale aldizkarietan olerki, ipuin eta itzulpenak idatzi zituen.
Lanak
Kanpo-loturak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.