Mantibleko erromatar zubia
Mantibleko erromatar zubia Ebro ibaiaren gainean dagoen zubia da, Asa (Lantziego, Arabar Errioxa) edo Serna[1] (Guardia, Araba) eta El Cortijo (Logroño, Errioxa) herrietan kokaturik dagoena. Gaur egun, zubiaren aztarnak besterik ez dira geratzen.
Mantibleko erromatar zubia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Donejakue bide frantsesa Errioxan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Q123680441 | Logroño |
Koordenatuak | 42°30′36″N 2°30′29″W |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria |
Estiloa | Erromatar arkitektura |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-599 |
Eskualdea[upper-roman 1] | ? |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0004791 |
599 | |
|
Ezaugarriak
164 metro luze, 5 metro zabal zen eta 30 metroko altuera maximoa zituelarik. Erdi-puntuko zazpi arkuz zegoen osaturik, gaur egun horietatik bakarra geratzen direlarik zutik, besteen oinarrietako aztarna gutxi batzuekin batera.
Historia
Historialari batzuen arabera II. mendearen lehen erdian eraiki zen, Erromatar Inperioaren garaian. Berez, Arabako erromatar garaiko zubien artean, Assako Mantible zubia baino ez da segurutzat eman orain gutxi arte. Areta (Laudio), Tresponde eta Billoda bezalako beste batzuk berrikusten ari dira, euren jatorri erromatarra zalantzan jarriz[2].
Beste batzuen ustez, ordea, zubia XI. mendean eraiki zen, Garesekoarekin batera eta biak eraikiak izango ziren orduko Nafarroako Erresumako bi hiririk garrantzitsuenak lotzeko: Naiara eta Iruñea[3].
Ez dago oso argi ezta noiz utzi zion igarotzeko modukoa izateari, baina badaude XVI. mendeko dokumentuak zeinetan adierazten den zubia ordurako suntsituta zegoen. Suntsiketa hori, ordea, arinago ere gerta zitekeen. Gaur egun, Espainiako kultura Intereseko ondasun gisa dago izendaturik, RI-51-0004791 erreferentziarekin[4].
GR 38a, Ardoa eta Arrainaren bidea, zubi ondotik igarotzen da.
2021eko urtarrilean, Errioxatik gertuago zegoen zubiaren arkua erori egin zen euriaren eraginez[5] [6] [1].
- Zutik dagoen Arabako aldeko arkua.
- 2021. uretan erori zen Errioxa aldeko arkuaren alboko ikuspegia.
- Ebro ibaia Mantibleko zubirantz.
Erreferentziak
- Diaz de Argote Garcia, Julen. (2021). «"Garrantzia historiko eta arkeologiko izugarria du Mantiblek"» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- Barrena, Ignacio Garaluce Fernández De. (2010-11-29). «CONOCIENDO ALAVA y Vitoria - Gasteiz: Historia de Vitoria- Gasteiz 3º capítulo» CONOCIENDO ALAVA y Vitoria - Gasteiz (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
- (Gaztelaniaz) Moreno Gallo, Isaac. (2004). «"¿Es romano el puente Mantible? El camino de Pamplona a Nájera de Sancho el Mayo» Piedra de Rayo. Revista de Culto Popular 12: 66-72. https://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=1581.
- Urtarrilaren 25eko 430/1983 errege dekretua. B.O.E. 55, 1983-3-5
- (Gaztelaniaz) La presión de la lluvia acaba con parte de un puente entre Álava y La Rioja. Diario Noticias de Álava.
- Rodriguez, Fito. (2021-01-25). «Ondare historikoaren amiltze penagarria» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
Kanpo estekak
- Euskadiko turismo web gunean: Mantible zubi erromatarra Euskadi-Basque Country; Ondare kulturala. Eusko Jaurlaritza.