Manos Unidas

Manos Unidas, Espainiako Eliza Katolikoak sustatzen duen garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, bere jarraitzaileez osatua. Bere helburua, gosearen, pobreziaren, azpigarapenaren eta horiek eratzen dituzten fenomenoen aurka jardutea da.

Manos Unidas
Datuak
Motagobernuz kanpoko erakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1960
Jasotako sariak
Karlos III.a Noblearen Gurutzea  (2011)
Jaime Brunet International Prize
Elkartasunaren Asturiasko Printzesa sari
webgune ofiziala

Historia

1960. urtean sortu zen, Acción Catolica Española taldeko emakumeen eskutik,[1] eta Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) gosearen aurka borrokatzeko deia egin zuenean, Ekintza Katolikoko emakumeek gosearen aurkako kanpaina sortu zuten.Eta horren bitartez, Afrikara eta Indiara dirua bidaltzeko diru bilketa egitea lortu zuten, eta ordutik aurrera, otsaileko bigarren igandean egiten dute diru bilketa.

Erakunde hau, Espainiako herrialde osoan zehar banaturik dago 71 delegazioen bitartez. Eta erakunde honek orain arte iraun duen izena 1978an hartu zuen, gosearen aurkako kanpainari esker. Gainera urte hauetan zehar, jendea hirugarren munduko egoeraz kontzientziatzea lortu du. Bere diru iturriak hiru dira: lehen aipatu bezala, urtean behin egiten den diru bilketa, dohaintzak eta bertan dauden bazkideen kuotak. Ondorioz hortik ateratako diru gehiena, Afrikara, Asiara, Ozeaniara eta Amerikara bideratzen da, baina baita hegoaldeko beste zenbait herrialdeetara ere.

Hala ere, sortu zenetik lehentasun batzuk ezarri ziren herrialdeei laguntzak emateko orduan, lehentasun horiek proiektuak baieztatzeko dira, ala nola: Nekazaritzaren garapena; Hezkuntza promozioa; Osasun atentzioa; Emakume eta gizarte promozioa, etab. Eta helburu guzti horiek lortzeko, 2008an, 96.000 pertsonek osatzen zuten erakunde hau eta bakar bakarrik 203 langileekin funtzionatzen zuen.

Harrigarria bada ere, sortu zenetik egin zen lehenengo diru bilketan 3.000 euro lortu zituzten, baina 2005ean 60.000.000 euro irabazi zituzten. Eta diru horri esker 1.206 proiektu sortu zituzten 64 herrialdeetan.

Esku batuak, Pablo VI.ak 1971ean sorturiko Pontifize kontseiluaren menpe dago, horregatik erakunde hori eliza katolikoaren eskuetan dago. 1998. urtetik aurrera, Esku Batuak KIGSren (Kooperazio Internazionala Garapenerako eta Solidaritaterako) bazkide bihurtu da, eta 14 elkarte katolikoz osaturik, guztiak Europan eta Ipar Ameriketan ezarririk.

Azkenik esan beharra dago, Esku Batuak, Caritasekin eta Inbestigazio eta Dokumentazio Zentro Afrikarrarekin batera, 2003an beste erakunde bat sortu zuen, SUR fundazioa, Afrikako arazo sozial, ekonomiko eta politikoak aztertzeko eratua.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.