Manlio Brosio
Manlio Brosio (Turin, 1897ko uztailaren 10a - ibidem 1980ko martxoaren 14a) italiar abokatu, diplomazialari eta politikaria izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Turingo Unibertsitatean eta artilleriako ofiziala izan zen Lehen Mundu Gerran. Bigarren Mundu Gerran klandestinitatean egon zen eta Nazio Askapenerako Batzordeko kide izan zen. Gerraren ondoren diputatu hautatu zuten eta Defentsa ministro izendatu zuten 1945ean. 1947an Italiako enbaxadore izendatu zuten Sobietar Batasunean eta bi herrialdeen arteko bake ituna negoziatu zuen. 1952an enbaxadore izendatu zuten Erresuma Batuan, 1955ean Estatu Batuetan eta 1961ean Frantzian. 1964 eta 1971 artean NATOko Idazkari Orokorra izan zen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.