Manifestazio
Manifestazioa edo kale-agerraldia[1] pertsona multzo batek ibilbide batean zehar burutzen duen protesta-ekintza bat da, gehienetan protestaren zioa azaltzen duten pankartak zabalduz eta sarri euren eskaera eta salaketak adierazteko oihu eginez. Batzuetan, manifestazioen ordez elkarretaratze, kontzentrazio edo protesta-bilkurak egiten dira, protestan parte hartzen duen pertsona multzoa toki jakin batean bildu bakarrik egiten denean, ibilbide bat egin gabe.
Erreferentziak
- «Kale-agerraldi» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
Kanpo-estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.