Maniac (abestia)
Maniac (euskaraz Maniakoa) Michael Sembello estatubatuar musikariaren abesti bat da. 1983an Bossa Nova Hotel diskoaren barnean argitaratu zen.
Abesti honek nonbait ospea bereganatu baldin badu, Flashdance (1983) filma ezagunaren soinu bandako abesti nagusia izateagatik da, hain zuzen ere, filmaren lehenbiziko eszenetan entzun daiteke. 1980ko hamarkadako lehen erdialdeko abesti entzun eta ospetsuenetako bat bilakatu zen, garai horietako diskoteka eta dantza giroko ikur ere izan zen.
Bitxia baldin badirudi ere, abestiaren izenburua nahiz hitzak 1980ko beldurrezko serie hiltzaile bati buruzko Maniac filman oinarrituak daude. Gainera, geure artean ingeles hiztuna ez den ia denek jakin ez arren, jende guztiak parrandetan alaiki abestu eta dantzatu ohi duen estrofa nagusi, ezagun eta errepikatuenaren jatorrizko hitzek honela zioten:
« | He's a maniac, maniac that's for sure, "He will kill your cat and nail him to the door. |
» |
"Maniakoa duk, guztiz maniako hutsa" "Hire katua hil eta atean hiltzatuko dik" |
Ondoren, hitzak latzegiak zirela eta, Phil Ramone ekoizleak hala iradokita, abesti osoaren hitzak berridatzi egin ziren, serieko hiltzaile manikoari buruz beharrean dantzarako griña duen neska bati buruzkoa bilakatuz. Estrofaren hitz berriek honela diote:
« | She's a maniac, maniac on the floor and she's dancing like she's never danced before. |
» |
"Bera (neska) maniakoa duk, dantzalekuan maniakoa" "eta hik inoiz ikusi ez duan bezala dantzatzen dik" |