Mango

Mangoak[1] tropikoarteko fruta bat da, mami haragitsu eta zapore gozoduna da, Mangifera genero loredunak sortua. Espezie gehienak naturan aurki daitezke, mango basati gisa. Generoa Anacardiaceae familiaren barruan sailkatzen da.

Mango
drupa eta fruitu
Historia
Honen produktuaMango

Deskribapena

Fruitu borobil obalatua da 50g eta 2 kg arteko pisua eduki dezakeena. Hasiera batean azala berdea izaten du baina heltzerakoan kolore gorrixkak hartzen ditu eta amaieran ardo kolorea izaten du, gorri-morea. Barnealdeko haragia hori-laranja da, barietatearen arabera argiagoa edo ilunagoa. Barnean gordeta hazi handi bat izaten du estalki iletsu batek babestuta.

Historia

Mangoek Hegoaldeko Asian dute jatorria, baina Mangifera indica espeziea mundu osoan zehar banatu da, eta gaur egun tropikoko landarerik hedatuena da. Beste Mangifera espezie batzuk, adibidez Mangifera foetida maila lokalean landatzen da.

Mangoa India, Pakistan, Filipinak eta Bangladesheko zuhaitz nazionala da.

Ekoizpena

Mango fruituak.
2020ko mundu mailako ekoizpena
Herrialdea Milioika tona
 India 24.7
 Indonesia 3.6
 Txina 2.4
 Mexiko 2.4
 Pakistan 2.3
 Brasil 2.1

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.