Manfred Eigen
Manfred Eigen (Bochum, Alemania, 1927ko maiatzaren 9a - Göttingen, 2019ko otsailaren 6a) 1967an Kimikako Nobel Saria jaso zuen fisikari eta kimikari alemaniarra izan zen.
Manfred Eigen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bochum, 1927ko maiatzaren 9a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Göttingen, 2019ko otsailaren 6a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Stadtfriedhof Göttingen (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea Gymnasium am Ostring (en) |
Tesi zuzendaria | Arnold Eucken (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Katja Nieselt-Struwe (en) Christoph Mayer (en) Petra Schwille |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, fisikaria, akademikoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta biofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Technical University of Braunschweig (en) Göttingengo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Werner Heisenberg |
Kidetza | Royal Society Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Frantziako Zientzien Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Bavariar Akademia Berlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities (en) Göttingengo Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia European Molecular Biology Organization (en) Austriako Zientzien Akademia Academia Europaea (en) |
Biografia
1927ko maiatzaren 9an jaio zen Bochum hirian, Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federatuan dagoen hiri bat. 1945ean fisika eta kimikako bere ikasketak hasi zituen Göttingengo Unibertsitatean, non 1951n doktoretza lortu zuen. Frantziako Zientzien Akademiaren kide izan zen.
Ikerketa zientifikoa
1953an Max Planck Institutuan sartu zen, eta zinetika kimikoko bere lanak hasi zituen tenperatura jauziaren bere metodoa garatuz oreka kimikoak aldatzeko, eta kondentsadore baten deskargaren bidez laginaren berotze azkar batean datzana.
1967an, Ronald Wreyford Norrish eta George Porterrekin batera Kimikako Nobel Saria jaso zuen erreakzio kimiko azkarrei buruzko bere ikerketengatik, energia bulkada azkar batek eragindako oreka kimikoaren hausteak eraginak.
Kanpo estekak