Manfred Bieler
Manfred Bieler (Zerbst, Saxonia-Anhalt, Alemania, 1934ko uztailaren 3a - Munich, Alemania, 2002ko apirilaren 23a) alemaniar idazlea izan zen.
Manfred Bieler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zerbst/Anhalt, 1934ko uztailaren 3a |
Herrialdea | Alemania Alemaniako Errepublika Demokratikoa Txekoslovakia |
Heriotza | Munich, 2002ko apirilaren 23a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Obermenzing cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, idazlea eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka |
Biografia
Dessauko Philanthropinumen ikasi eta gero, Alemaniar literatura ikasi zuen Humboldt Unibertsitatean, Sortaldeko Berlinen. Idazle Alemaniarren Elkartean lan egin zuen, eta irratirako gidoiak idazten hasi zen 1957an. Eleberri satiriko bat izan zen Bielerren lehen liburu ospetsua: Das Kaninchen bin Ich (1963, "Neu naiz untxia"). Alemaniako Errepublika Demokratikoan debekatu egin zuten, eta 1969an argitaratu zuen Errepublika Federalean, Mari Morzeck izenburuarekin.
1965ean, Pragara aldatu zen Bieler, eta herritartasun txekiarra hartu zuen. Pragako Udaberriak porrot egin zuenean, Munichen kokatu zen familiarekin. 1973an, Bavariako Arte Ederren Akademiako kide izendatu zuten. Alemaniako bi aldeetan berari gertatutakoak eta bi Alemanien historiaren ikuspegi kritiko zorrotza izan dira Bielerren gai nagusiak.
Besteak beste, kontakizun eta eleberri hauek idatzi zituen: Der Mädchenkrieg (1975, "Nesken gerra"), Der junge Roth (1968, "Roth gaztea"), Der Kanal (1978, "Ubidea"), Der Bär (1983, "Hartza") eta Still wie die Nacht (1989, "Gaua bezain lasai") liburu autobiografikoa. Irratirako eta telebistarako gidoi ugari ere idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.