Mandubiko mendatea
Mandubiko mendatea Gipuzkoako erdi-hegoaldean dago, Ezkio-Itsasoko Mandubia auzoan. Itsas mailatik 532 metro gorago dago. Beasain eta Azpeitia udalerriak lotzen ditu GI-2635 errepidetik.
Mandubiko mendatea | |
---|---|
Geografia | |
Altuera | 532 m |
Bertatik eta mendebaldera doan mendi-pista bidez mendate honetatik hurbil dagoen Kizkitzako Ama Birjinaren baselizara joan daiteke. Aldiz, ekialdera doan bidezidor batetik Trikuaizti I eta II tumuluetara, Antxintxurdi mendira, San Gregorio baselizara, Murumendi eta Usurbe mendietara joan daiteke.
Ingurune naturala
Mendebaldean Izazpi (967 m), Kizkitza mendia eta inguruko tontorrak daude, Zumarraga alderantz. Hego-ekialdean, berriz, Trikuaizti I eta II tumuluak, Murumendi (868 m), Usurbe eta inguruko tontorrak Beasaineruntz.
Iparraldean Ibai-Ederko urtegia (Azpeitia) eta hegoaldean Arriarangoa (Beasain) ditu.
- Mandubiko mendatea. Ezkerrean, Mandubiko benta.
- Mandubiko mendatearen ikuspegia.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko mendateak
Kanpo estekak
- Mandubiko mendatea, Eusko Jaurlaritzaren Mendateen Atlas Digitalean.