Mando

Mandoa —arra, mandarra; emea, mandemea— behor bat eta astar bat nahiz zaldi bat eta asteme bat gurutzatuz sortzen den abere antzu hibridoa da. Mandoek badituzte berezko zenbait ezaugarri, baina hainbatetan amarengandik edo aitarengandik jasotako geneen araberako ezaugarri bereziak dituzte.

Mandoa

Oro har, mando-hezitzaileek nahiago izaten dute behorrarengandik eta astoarengandik sortutako mandoa. Izan ere, handiagoa da, errazago hazten da, eta gene-konpatibilitate handiagoa du, zaldiarengandik eta astemearengandik sortutako mandoak baino.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.