Mandip Gill
Mandip Gill (Leeds, 1988ko urtarrilaren 5a) Ingalaterrako zinema, telebista eta antzerki aktorea da. Hollyoaks telesailean Phoebe McQueen eta Doctor Who telesailean Yasmin Khan pertsonaiaren rolak betetzeagatik da ezaguna.
Mandip Gill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erresuma Batua, 1988ko urtarrilaren 5a (36 urte) |
Herrialdea | Ingalaterra |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Central Lancashire (en) Cockburn School (en) Brigshaw High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Biografia
Indiar sikh-en ondorengoa da[1]. Hainbat antzezlan egin ondoren Channel 4 kateko Hollyoaks telesailean Phoebe McQueen izateko aukeratu zuten[2]. Etxerik gabeko nerabe gisa sartu zen telesailean. Hiru denboraldi egin zituen han. 2018an Doctor Who telesailean 13. doktorearen laguntzaile izateko aukeratu zuten, Jodie Whittaker izan zuen doktore paperean[3].
2020an Five Dates filme interaktiboan hartu zuen parte. Zazpi ordu grabatu ziren eta 10 amaiera posible[4].
Filmografia
Filmeak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2016 | Rwd/Fwd | Charlie | Laburmetraia |
2019 | The Flood | Reema | |
2020 | Five Dates | Shaina | Filme interaktiboa |
2021 | On Air | Megan
Laburmetraia | |
Telesailak
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2012–2015 | Hollyoaks | Phoebe McQueen | Ohikoa, 242 atal |
2016 | Cuckoo | Lauren | atal bakarra |
Doctors | Shazia Amin | Ohikoa, 5 atal | |
2017 | The Good Karma Hospital | Padma Kholi | 2 atal |
Casualty | Nasreen Mahsud | atal bakarra | |
Love, Lies and Records | Talia | 6 atal (guztiak) | |
2018–2022 | Doctor Who | Yasmin Khan | Protagonista, 31 atal |
2022 | Suspicion | Sonia Chopra | Ohikoa, 3 atal |
2022 | The Snowman: The Film That Changed Christmas | Narratzailea |
Antzerkia
Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2009 | The Secret Life of John Cooper Clarke | Jools | Naloxone Theatre Ensemble |
2010 | Not In My Name | A'ishah / Hana | Theatre Veritae |
Remember Me | Jessica | Contact Theatre | |
2010–2011 | Crystal Kisses | Ally | |
2015 | Britannia Waves the Rules | Goldie / Carl-en ama | Royal Exchange Theatre eta UK tour |
2016 | Deepa the Saint | Tej | Dark Horse Festival |
2022 | 2:22 A Ghost Story | Jenny | Criterion Theatre |
Erreferentziak
- (Ingelesez) Dray, Kayleigh. (2018-10-18). «Doctor Who’s Mandip Gill recalls the moment she was asked to lose her Northern accent» Stylist (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- «Exclusive Interview with Hollyoak’s Phoebe McQueen – Mandip Gill | Punjab2000.com» punjab2000.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- (Ingelesez) «Doctor Who: Bradley Walsh, Tosin Cole, Mandip Gill and Sharon D Clarke join Jodie Whittaker as regular cast members» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- (Ingelesez) «How Doctor Who's Mandip Gill made Five Dates in lockdown» Digital Spy 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.