Mandasko Dukearen pasealekua
Mandasko Dukearen pasealekua Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen kale bat da. Nagusiki Egia auzoan dago, baina Grosetik abiatzen da. Gros auzoko Euskadi plazan hasten da, Santa Katalina zubiaren parean, eta Egia kalearen aldapa hasten den bihurgunean amaitzen da, Cristina Enea Parke aurrean. Hamarkada batzuetan eta 90eko hamarkada arte, Atotxa estadioa egon zen bertan (eraitsia).
Mandasko Dukearen pasealekua | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°19′07.01″N 1°58′28.68″W |
Fermin Lasala Collado, Mandasko dukea, donostiar politikari eta historialariaren omenezko izena darama. Berez, Mandasko Dukesarekin ezkondu zelako erabiltzen zuen duke titulua, bera ezkontidea baitzen. Emaztearen izena María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos zen, XIV Mandas eta Villanuevako dukesa hain zuzen, eta XVIII Belalcazarreko kondesa ere.
Leku interesgarriak
Mandasko Dukearen pasealekuaren inguruan honako leku interesgarri hauek daude:
- Euskadi plaza
- Frantzia pasealekua
- Norteko geltokia
- Donostiako Justizia Jauregia
- Teresa Kalkutakoa plaza
- Hirutxulo plaza
- Atotxako Frantziskotarren eliza eta komentua
- Atotxako dorrea
- Tabakalera
- Kristinaenea edo Gladysenea parkea