Mandarina
Mandarina[1] garrazki espezietako fruitu bat da, mandarinondo zuhaitzekoa. Hesperidio familiako fruitua da, eta bere bulba zukudun lakain ugariz osatua dago, eta C bitamina, flabonoide eta koipe esentzialetan oparoa da. Laranja fruituaren antza gehien duen garrazkia da, nahiz bere mota gehienetan eta laranja baina txikiagoa, zaporetsuagoa eta mandarina-azala kentzeko errazagoa izan, gainera proportzioan laranjak baina pitin bat azidotasun gutxiago eta azukre sinple kopuru handiagoak ditu.
Mandarina | |
---|---|
zitriko eta fruitu | |
Historia | |
Honen produktua | Mandarinondo |
Asian jatorria du, eta bere izena antzinako Txinako mandarin funtzionarioen jantzi koloretsuei zor diola uste da. Gaur egun munduko mandarina ekoizle handienak Txina, Espainia, Brasil, Japonia eta Maroko dira.
Ikus gainera
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.