Mandarin dotore

Mandarin dotore 2003an argitaratutako disko-liburua da. Berez oso proiektu konplexua zen, literatura, musika eta margolaritza nahasturik. Lanaren oinarria Tang dinastiako VII. mendetik X. mendera bizi ziren hiru poeten olerkiak dira, Du Fu, Wang Wei eta Li Bai poetenak, alegia. Rafa Egigurenek mandarineratik zuzeneko itzulpena egin zuen eta, hortik abiatuta, Jose Luis Zumeta margolariak margo bilduma egin zuen eta Joserra Senperenak hogeita hamar konposizio prestatu zituen. Liburua bera diseinu berezia zuen, burni trokelatuzko azal grabatuez. Oso argitaraldi mugatua egin zen. Zuzeneko ekitaldiaren estreinaldia Bilboko Poesia Astean egin zen.[1]

Mandarin dotore
Datuak
Idazlea (VIII. mendea)
Argitaratze-data2003
GeneroaPoesia
HerrialdeaTxina
Formatualiburu berezia, disko batez eta marrazkiez ornituta.
ISBN84-9334-230-0
Euskaraz
IzenburuaMandarin dotorea
ItzultzaileaRafa Egiguren

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.