Mandala
Mandala sanskritotik hartutako hitza da. Etimologikoki “zirkulua” esan nahi badu ere, berba horren bidez budismoan eta hinduismoan egiten diren errepresentazio sinbolikoak izendatzen dira. Diagrama horiek oso konplexuak dira eta, nolabait, unibertsoaren isla dira. Mandala hinduismoaren eta tantrismo budikoaren erritu sakratuetan erabili ohi da meditazio tresna gisa [1] Estrukturalki, unibertsoaren erdigunea, hau da, espazio sakratua, lauki batean kokatutako zirkulu baten bidez adierazten da. Praktikan iantra hinduak linealak dira, geometrikoak; mandala budistak, ostera, nahiko figuratiboak dira, hau da, pertsonaiak dituzte[2]. Puntu kardinalak erabiliz, mandala barruan sektore desberdinak bereiz daitezke.
Interpretazioa
Esan dugunez, mandalak unibertsoa azaltzen du. Autore batzuek beste espresio erlijioso batzuekin lotu dituzte, adibidez, Erdi Aroko mandorla kristauak, eliza gotikoen zoluan eginiko labirintoak, estilo bereko arrosa leihoak, e.a. Irudi horiek guztiak asmo espiritualarekin egin ziren.
Ziur aski, mandalen irudien forma zirkularrek perfekzioa eta unibertsaltasuna adierazten dute. Era berean, zirkuluak naturaren zikloen errepikapena adierazten du, betiko itzulera. Horrela uler daitezke, halaber, Euskal Herriko eta inguruko lauburuak. Unibertsaltasun horri lotuta, Carl Gustav Jung-ek inkontziente kolektiboaren adierazpen bezala interpretatu zuen mandala.
Erlaxazio teknika
Ekialdetik etorritako erlaxazio tekniken artean dago mandalak margotzea eta marraztea. Teknika horrek ez du eskatzen aurretik ezer jakitea, nahikoa da zirkulu batean askatasunez marraztea. Edozein adinetan egin daitezke mandalak eta oso onak dira, bai lasaitzeko baita sormena indartzeko ere . Merkatuan badira aurretik marraztutako mandalak, erosleak kolorezta ditzan.
Bibliografia
- (Alemanez): Carl Gustav Jung, Mandala : Bilder aus dem Unbewussten, Olten, Freiburg im Breisgau, 1977 (rééd.) (ISBN 3-530-40775-5)
- (Ingelesez): Klaus Holitzka, Native American mandalas, Sterling Publishing, New York, 2000 (ISBN 0-8069-2881-6)
- (Frantsesez) Gilles Beguin, Mandala:diagrammes ésotériques du Népal et du Tibet au musée Guimet, Éd. Findakly,
- (Frantsesez) Anjan Chakraverty, Peintures sacrées du Tibet : mandalas & thangkas : collections privées du monde entier et de Sa Sainteté le Dalaï Lama, G. Trédaniel, 1998, 96 p. (ISBN 2-84445-028-8)Paris, 1993, 168 p.(ISBN 2-86805-014-X)
- (Frantsesez): Dominique Sorrente: Mandala des jours, Publibook, 2007.
- (Gaztelaniaz): Norma Osnajanski: El poder de los mandalas. Obelisco, 2006 (ISBN 978-987-1102-90-7).
Erreferentziak
- Lur Entziklopedia, 7.liburuki, 314 or.
- David Fontana: The Language of Symbols, London: Duncan Baird, 2003, 100 or.
Kanpo estekak
- (Ingelesez): Graphics.cornell.edu («Exploring the mandala», mandalaren esplorazioa).
- (Ingelesez): Youtube.com (fraile budistek mandala bat egiten Aldrichen Arte Garaikidearen Museoan).
- (Ingelesez): Berzin, Alexander (2003). Berzinen artxiboak. Mandalaren esanahi eta erabilera.
- (Frantsesez): "Introduction à la pratique et au symbolisme du mandala dans le bouddhisme tibétain"
- (Frantsesez): « Introduction à la notion de mandala. Le mandala comme résidence divine »
- (Gaztelaniaz): Margotzeko prestatutako mandalak, dohainik.
Iruditegia
- Margotzeko hutsik dagoen mandala.
- XVII.mendeko mandala tibetarra.
- Vishnu-Mandala.
- Mandala taizokai.
- Bhutanen margotutako mandala, XIX.mendean, Rubin Museum of Art
- Sei Chakren mandala.
- Vajravarahi Mandala.
- Jain testua eta diagrama kosmologikoak.
- Mandala painted by a patient of Carl Jung-en gaixo batek margotutako mandala.