Mandabe

Mandabe Alkizako bi erreka nagusietako bat da.

Bidania erreka izeneko iturrian jaiotzen da, non Leize/Haundia 2/Sabe-saia konplexu karstikoko urak azaleratzen diren. Alkizarren artean uste izan da iturri horretako urak Hernioren beste aldetik, Bidaniatik hain justu, zetozela eta hortik datorkio izena.

Arana bailara zeharkatzen du eta Errekalde baserrian behera dagoen Antsuko estugunean behera doan Anoetan urak Orian isuri arte.

Ezkerretik bi adar nagusi ditu Ilunbe, zatika lurpean doana, eta Angara, Murgil median sortu, eta Anoetako lurretan elkartzen zaiona. Eskuinetik Askaga da adarrik inportanteena, Arraitzaga baserritik gertu isurtzen zaiona. Ilunbe errekastoa dago Alkizako edateko uraren iturria.

Mandabe errekari beste izan batzuk ere eman izan zaizkio: Alkiza erreka, Berandoain erreka, Igaran erreka eta Arana erreka.

Igaran errota, Alkizako hiru errota historikoetako bat, Mandabe errekatik lortzen zuen alea ehotzeko energia. Egungo Elektralkiza baino 200 bat metro beherago zegoen.

Bidania erreka iturburuan daude Elektralkiza zentral hidroelektrikoaren presa eta saltoren hodiaren hasieran. Halaber, Errekalde baseriaren ondoan Anoetako zentral hidroelektrikoaren presa eta saltoaren ubidearen hasiera daude.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.