Manchester City Football Club

Manchester City Football Club Ingalaterrako Premier League futbol ligan jokatzen duen futbol klub bat da, Manchester hirikoa. Historian, bederatzi aldiz irabazi du Ingalaterrako Liga, zazpi aldiz Ingalaterrako Kopa eta zortzi aldiz Ligako Kopa. 2023an Txapeldunen Liga irabazi zuen eta aurretik Europako Errekopa bat ere bazuen. Etxeko partidak City of Manchester Stadium estadioan jokatzen ditu 2003az geroztik.

Manchester City Football Club
Ezizena(k)City
Citizens («hiritarrak»)
Sky Blues («zeru-urdinak»)
Sorrera1880 (duela 144 urte)
Futbol zelaiaCity of Manchester Stadium
edukiera: 47.726 lagun
inaugurazioa: 2002
JabeaCity Football Group
PresidenteaArabiar Emirerri Batuak Khaldoon Al-Mubarak
EntrenatzaileaKatalunia Josep Guardiola
LigaPremier League
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Chelsearen aurkako partida, Premier Leaguekoa, 2013an.
Klubeko jokalari ohi mitikoa, Kun Agüero.
Egungo entrenatzailea, Josep Guardiola.

Aipatzekoa da Manchester Cityk (the Citizens) hiri bereko Manchester Unitedekin (the Red Devils) duen lehia.

Historia

Hastapenak

Anna Connellek eta St. Mark's elizako beste bi kidek St. Mark's (West Gordon) taldea sortu zuten 1880an. 1887an Hyde Roaden joko zelai berria estreinatzerakoan taldeak izena aldatu zuen, Ardwick A.F.C. bihurtuz. 1892. urtean Ingalaterrako Futbol Federazioan sartu zen eta bigarren mailan hasi zen jokatzen baina taldeak arazo ekonomiko ugari izan zituen eta 1894-95 denboraldian berregituratze baten ondoren Manchester City Football Club izena hartu zuen.

1899an lehen mailara igotzea lortu zuen eta 1904an irabazi zuen aurreneko titulua, Ingalaterrako Futbol Kopa. Finalean Bolton Wanderers 1-0 emaitzaz garaitu zuen 1-0. Diru arazoek jarraitu zuten eta 1920an Hyde Park zelaia erre zen. 1923an Mine Road zelai berria inauguratu zen. 1926an bigarren kopa finala jokatu zuen, berriz ere Bolton Wanderers taldearen aurka, baina oraingoan boltondarrak nagusitu zitzaizikon aurreko emaitza berberarekin, 1-0.

1930. hamarkada

1933an eta 1934an Kopa finalak jokatu zituen berriz, lehenengoa Evertonen aurka galdu zuen baina bigarrenean Portsmouthi 2-1 irabazi zion. Kopa ekitaldi hartan ikusle kopuruaren errekorra hautsi zuen Stoke Cityren aurkako partidan, 84.569 ikusle hain zuzen ere. 2016 artean iraun zuen errekor horrek.

1937an Ingalaterrako Liga irabazi zuen lehenengoz. Hurrengo denboraldian ordea bigarren mailara jeitsi zen, gol gehien sartu zituen taldea izan arren.

1950-1970. hamarkadak

Urte luzetan bigarren mailan egon ondoren 1950. hamarkadaren erdialdera Revie Plan izeneko sistema asmatu zuen eta berehala hasi zen emaitzak jasotzen. 1955 eta 1956an Kopa final berriak jokaytu zituen, lehenengoa Newcastle Uniteden aurka galdu eta bigarrena Birmingham City garaituz. Partida bietako emaitza 3-1 izan zen.

1965ean lehen mailara itzuli zen Joe Mercer eta Malcom Allison entrenatzaile zirela. Colin Bell eta Francis Lee ziren jokalari izarrak. 1968an bigarren Liga eskuratu zuen eta 1969n laugarren Kopa. Kopa garaipen honek Europako Errekopa jokatzeko aukera eman zion. Final hamaseirenetan Athletic kanporatu zuen, Bilbon 3-3 eginez eta Manchesterren 3-0 irabaziz, eta finalera iritsi zen. Vienan joakturiko finalean Górnik Zabrze talde poloniarra garaitu zuen 2-1 emaitzaz. 1970. hamarkadan titulu berriak eskuratu zituen, bi Ligako Kopa eta Community Shield bat.

XXI. mendea

1980 eta 1990. hamarkadak behe mailatan egin zituen, hirugarren mailan ere izan zen.

1998an David Bernsteinek taldearen presidentzia hartu eta aldaketa ekonomiko handia ekarri zuen. 2000. urtean Premier Leaguera igotzea lortu zuen baina urtebeterako. Kevin Keegan entrenatzailea fitxatu zuten orduan eta inoizko zenbaki onenekin (gol eta puntu gehien) maila gorenera itzuli zen. 2003an zelai berria estreinatu zuten, City of Manchester Stadium, eta 2008an Abu Dhabi United Group for Development and Investment taldeak hartu zuen Manchester City eta diru asko sartuz puntako jokalariak ekarri zituzten. Ordutik aurrera Ingalaterrako talde onenetakoa izan da, Ingalaterran titulu gehien irabaziz. Dagoeneko zazpi Premier Liga irabazi ditu, azken bostak jarraian.

2016an Pep Guardiola fitxatu zuen eta harekin nagusi izan da Ingalaterrako txapelketatan. Nazioarte mailan ordea kostatu zaio tituluren bat irabaztea eta 2021eko finala galdu ondoren 2023an lortu zuen Kopa eskuratzea Inter Milanen aurka Istanbulen jokaturiko finalean.

2022-23 denboraldia bikaina izan zuen, Ingalaterrako Liga eta Kopa irabaziz eta azkenik Txapeldunen Liga irabaztea ere lortu zuen finalean Inter Milan gaindituz.

Uniformea

  • Lehengo uniformea: kamiseta urdina da, urdin argia, eta marra zuriekin. Galtzak zuriak dira eta galtzerdiak kamisetaren kolore berdina du, urdin argia. Azken urteetan galtza urdin argiak ere erabili izan ditu.
  • Bigarren uniformea: kamiseta ere urdina da, baina ilunagoa. Galtzak, kasu honetan, urdinak dira ere eta galtzerdiak zuriak.
  • Hirugarren uniformea: kamiseta zuria da, marra batzuekin, galtza beltzekin eta media zuriekin.

Historikoa[1]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Gordon
(1884-1887)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Ardwick
(1887-1894)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1894-1951
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1951-etik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1976-1985

Azken urteak

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

2023/2024 Taldea

2023ko uztailaren 23an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
2 Ingalaterra ATZ Kyle Walker
3 Portugal ATZ Rúben Dias
4 Ingalaterra ERD Kalvin Phillips
5 Ingalaterra ATZ John Stones
6 Herbehereak ATZ Nathan Aké
8 Kroazia ERD Mateo Kovacic
9 Norvegia AUR Erling Haaland
10 Ingalaterra ERD Jack Grealish
14 Euskal Herria ATZ Aymeric Laporte
16 Espainia ERD Rodri
17 Belgika ERD Kevin De Bruyne
18 Alemania ATE Stefan Ortega
19 Argentina AUR Julián Álvarez
20 Portugal ERD Bernardo Silva
21 Katalunia ATZ Sergio Gómez
Zbk. Postua Jokalaria
25 Suitza ATZ Manuel Akanji
26 Aljeria AUR Riyad Mahrez
31 Brasil ATE Ederson Moraes
32 Argentina ERD Máximo Perrone
33 Ingalaterra ATE Scott Carson
47 Ingalaterra AUR Phil Foden
78 Ingalaterra ATZ Taylor Harwood-Bellis
80 Ingalaterra ERD Cole Palmer
82 Ingalaterra ATZ Rico Lewis
- Portugal ATZ João Cancelo
- Venezuela ERD Yangel Herrera
- Brasil ATZ Yan Couto
- Ameriketako Estatu Batuak ATE Zack Steffen
- Burkina Faso ATZ Issa Kaboré

Armarria

Armarria arrano batez osatua dago, hiru izarrekin (urre kolorekoak). Erdialdean hiru lerro agertzen dira, zuriak. Goiko zatian, berriz, belaontzi bat dago. Bi atalak banatzeko, lerro beltz bat dago, M.C.F.C siglekin. Beherago zinta bat dago, Superbia in Proelia letrekin.

Estadioa

Palmaresa

Ingalaterran: 30

  • Second Division (7): 1899, 1903, 1910, 1928, 1947, 1966, 2002

Nazioartean: 3

Jokaturiko nazioarteko finalak

TxapelketaUrteaTxapeldunaEmaitzaFinalistaHiria
FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa2023Manchester City4-0Brasil Fluminense
Txapeldunen Liga2020-21Ingalaterra Chelsea FC1-0Manchester CityPorto
2022-23Manchester City1-0Italia Inter MilanIstanbul
Europako Superkopa2023Manchester City1-1 (pen:5-4)Espainia Sevilla FC
Europako Futbol Errekopa1969-70Manchester City2-1Polonia Górnik Zabrze

Euskal Herriko taldeen aurkako partidak

Manchester Cityk kanporaketa bakarra jokatu du Euskal Herriko taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1969-70Europako ErrekopaFinal hamaseirenakAthletic
Manchester City
3-3
3-0
Manchester City
Athletic

Emakumezkoen taldea

1988an sortu zen.

  • Ingalaterrako Liga:
    • Txapelduna (1): 2016.
    • Bigarrena (5): 2015, 2018, 2019, 2020, 2021.
  • Ingalaterrako Kopa:
    • Txapelduna (2): 2014, 2016

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Manchester City - Historical Football Kits. (Noiz kontsultatua: 2017-08-29).

Kanpo estekak


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.