Manabu Mabe

Manabu Mabe (japonieraz: マナブ間部) (Kumamoto, Japonia, 1924ko irailaren 14a - São Paulo, Brasil, 1997ko irailaren 22a) margolaria izan zen. Jatorriz japoniarra, brasildar hiritartasuna hartu zuen. Pintura abstraktuaren ordezkaritzat hartua izan da.

Manabu Mabe
Bizitza
JaiotzaKumamoto, 1924ko irailaren 14a
Herrialdea Brasil
HeriotzaSão Paulo, 1997ko irailaren 22a (73 urte)
Heriotza modua: diabetes mellitusa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta kaligrafoa

Bizitza

1934an, São Paulora joan zen, bere familiarekin batera, kafe-sail batean lan egitera. 1945ean, paisaiak eta izadi hilak marrazten hasi zen, estilo figuratiboaren barruan betiere. 1950eko hamarraldian, mugimendu abstraktura jo zuen. 1959ko São Pauloko V. Biurtekoan, marrazkilari onenaren saria eman zioten. Bakarkako lehenengo erakusketa Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan antolatu zuen. Azken urteetako lanak abstrakzio osoaren eta irudi gogorarazleen artean daude (irudi errealeko fantasmak). Tapizak ere diseinatu zituen, bere margolanen estilo berekoak. 1959an eta 1960an, Parisko Biurtekoan sari nagusia eman zioten; 1962an, Kordobako Arte Bienalekoaren saria; beste hainbat sari ere jaso zituen. Erakusketak antolatu zituen New York, Londres, Kyoto eta Parisen. Haren lanak São Paulo, Rio de Janeiro, Boston eta Dallas hirietako gaur egungo arte-museoetan daude.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.