Man in the Wilderness
Man in the Wilderness (euskaraz Gizona Lurralde Basatian) 1971ko Richard C. Sarafian estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko drama filma bat da. Richard Harris, John Huston, Prunella Ransome, Percy Herbert, Henry Wilcoxon, Norman Rossington eta Dennis Waterman aktoreek antzeztu zuten.
Man in the Wilderness | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Man in the Wilderness |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, Westerna, film dramatikoa eta Film biografikoa |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard C. Sarafian |
Gidoigilea(k) | Jack DeWitt |
Antzezlea(k) | |
Richard Harris John Huston Prunella Ransome Percy Herbert Henry Wilcoxon (en) ![]() Norman Rossington (en) ![]() Dennis Waterman (en) ![]() James Doohan (en) ![]() Bryan Marshall Ben Carruthers Robert Russell | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sandy Howard (en) ![]() |
Edizioa | Geoffrey Foot (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johnny Harris (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Gerry Fisher (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ipar Dakota eta Hego Dakota |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
1820, Mendebalde Urruna. Zachary Bass (Richard Harris) ehiztaria etra mugalaria Kanadatik Missourira indiarrez eta basapiztiez jositako lurralde basatian barna doan espedizio batetako gidaria da. Ustekabean hartz batek Zachary erasotu eta larriki zaurituko du, indiarrak inguruan dabiltzenaz bere bidaikideek hiltzat eta bakar-bakarrik utziko dute. Halere, Zacharyk nola edo hala bizirautea lortu eta bere zaurietatik osatu bezain azkar bere bidaikiden atzetik abiatuko da, haietaz mendekatzeko asmoz.
Aktoreak
- Richard Harris - Zachary Bass
- John Huston - Henry kapitaina
- Henry Wilcoxon - Indiar Buruzagia
- Prunella Ransome - Grace
- Percy Herbert - Fogarty
- Dennis Waterman - Lowrie
- Norman Rossington - Ferris
- James Doohan - Benoit
- Bryan Marshall - Potts
- Ben Carruthers - Longbow
- John Bindon - Coulter
- Robert Russell - Smith
- Sheila Raynor - Gracen ama
- Judith Furse - Erizaina
Berregokitzapena
- The Revenant (2015eko filma): Leonardo DiCaprio, Tom Hardy eta Domhnall Gleeson aktoreek antzeztua.