Manès Sperber
Manès Sperber (Zablotov, Polonia, 1905eko abenduaren 12a - Paris, 1984ko otsailaren 5a) frantses filosofoa, soziologoa eta idazlea izan zen.
Manès Sperber | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zabolotiv (en) , 1905eko abenduaren 12a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Austria Frantzia |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1984ko otsailaren 5a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jenka Sperber (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, saiakeragilea eta psikologoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Komunista |
Lehen Mundu Gerraren hasieran, Vienara joan zen bizitzera bere familiarekin, eta han hasi zen filosofia ikasten eta marxismora hurbiltzen. Judu gazteen organizazioetan aritu zen lanean lehenbizi, eta alderdi komunistan ondoren. 1937an alderdia utzi eta totalitarismoaren kontrako borroka hasi zuen. Teoriari dagokionez, bere inspirazioak zerikusi handia du Alfred Adlerrekin. 1926an hari eskaini zion bere lehenengo saiakera, Alfred Adler, l'homme et sa théorie (Alfred Adler, gizona eta bere teoria).
1927. urteaz geroztik filosofia eta soziologia ikasi zuen Berlinen, baina juduen kontrako esetsaldiak zirela-eta, Parisa ihes egin behar izan zuen (1934). Sperberren lanak hiru atal ditu: psikologia- eta filosofia-saiakerak, ideologia totalitarioen kontra egiten dutenak, hala nola Analyse de la tyrannie (1938, Tiranokeriaren analisia), Sept questions sur la violence (1972, Indarkeriari buruzko zazpi auzi); eleberriak, Qu'une larme dans l'océan (1961, Malko bat ozeanoan, trilogia), Les Porteurs d'eau (1974, Ur eramaileak), Le Pont inachevé (1975, Zubi bukatu gabea), Au-delà de l'oubli (1977, Ahanzturatik haratago) autobiografiak, haurtzarotik 1948. urtea bitarteko aldia hartzen dutenak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manès Sperber |