Mamuen ipuin
Mamuen ipuinak, edo Mamuen istorioak, mamuak azaltzen dituen beldurrezko generoaren barruan fikziozko edo lan dramatikoak dira. Gerta daiteke, besterik gabe, mamuak existitzeko aukera hartzen duen lanak izatea edo, gutxienez, obran agertzen diren pertsonaiek horietan sinesmena dutela azaltzea; horiek ere genero barruan geldituko lirateke. Horrelako ipuinak ahozko tradiziotik beratik ezagutzen dira.[1]
Espezialista desberdinen eta Edgar Allan Poeren beraren ustez, ipuin laburra askoz ere formatu egokiagoa da izuarentzat eta naturaz gaindikoarentzat eleberria baino. Horrek ez du esan nahi mamuen eleberri guztiak txarrak direnik baina bai salbuespenak direla.[2]
Lehenengo ipuinak
Mamuen istorioak kontatzen diren ahozko genero narratibo ezagunenetakoak dira. Kultura gehienetan, formatu desberdinetan, kontatu izan dira. Istorio hauek liluragarriak izan ohi dira entzuleengan erreakzioak sortzen dituztelako ohiko beldurrei aurre egiten dieten bitartean. Normalean, ahozko tradizioaren mamuen ipuinak motzak dira. Bildumetan jasoak izan dira baina beste hainbat mito, herri ipuin eta kondaira bezala, ahozko narrazio gisa sortzen ziren orokorrean. Mamuen istorioak orokorrean gauean azaltzen dira, maiz suaren inguruan, nolabait, haren babesa bilatuz. [3]
Antzinako literaturetan
Mamuen inguruko narrazioak oso goiz agertzen dira literatura desberdinetan. Horrela, lan hauetan haien aipamenak eta inguruko narrazioak jasotzen dira:
- Biblian: adibidez Endorreko sorgina aipatzen da; sorgin horrek Samuel profetaren espirituari deitu zion.
- Homeroren Odisean Ulises azpimundura doa eta han hildakoen mamuak aurkitzen ditu.
- Antzinako Erromaren Plinio Gazteak bere gutunetan kateak daramatza mamu bat deskribatzen du.
- Plauto erromatarraren Mostellarian literaturan agertzen den lehen etxe sorgindua aurkitzen dugu.
- Petroniok idatzitako Satyriconen.
- Apuleioren Urrezko astoan.
- Senekaren lanetan.
Ekialdean
Asiako literaturetan badira ere generoaren benetako klasikoak:
- Japonian: Genji Monogatari, XI. mendeko ipuinen bilduma,
- Arabiar munduan: Mila gau eta bat gehiago Erdi Aroko bilduma.
XIX. mendean Mendebaldean
Baina narrazio hauen benetako arrakasta XIX. mendean ezagutuko da. XVIII. mendean Erromantizismoaurreko idazleek eleberri gotikoa modan jarri zuten eta, haiekin, mamuen mundu iluna: sarritan horrelako izakiak eleberri horien erdian kokatu ziren. Kritikari askoren ustez, ipuin horien urrezko garaia 1830. hamarkadan hasi zen eta Lehen Mundu Gerra hasiera arte iraundu zuen. Jack Sullivan irakaslearen ustez, garai horri bi idazlek eman zioten hasiera: Edgar Allan Poe eta Sheridan Le Fanu.[4] Generoak Europa osoan izan zuen loraldi zabal bat, batez ere Erresuma Batuan. Ondoren egile ezagunenak aipatuko ditugu.
Irlandan
- Sheridan Le Fanu: bere liburuekin, In a Glass Darkly (1872) eta The Purcell Papers (1880), ipuinen formatua zabaldu zuen.
- Charlotte Riddell
Erresuma Batuan
- Edward Bulwer-Lytton
- Margaret Oliphant
- Hugh Walpole
- E. F. Benson
- L. P. Hartley
- M. R. James, generoan ezinbesteko egilea izan zen.
- Algernon Blackwood
- Oliver Onions
- William Hope Hodgson
Alemania
Frantzian
- Charles Nodier
- Théophile Gautier
- Prosper Mérimée inauguraron en su país el relato espectral, cada uno con características
- Guy de Maupassant: "Apparition" (1883)
Estatu Batuetan
- Edgar Allan Poe
- Mary Eleanor Wilkins Freeman
- Henry James, Koxka bat estuago eleberri laburraren egilea
XX. mendean
Lehen mundu gerra ondoren generoak interesa galdu zuen. Dena dela, izan ziren eta badira ere oraindik horrelako ipuinen egileak:
- Ramsey Campbell britainiarra
- Susan Hill
- Jean Ray, Le livre des fantômes liburuaren egilea (1947)
- Fritz Leiber: Smoke Ghost (1941) eta A Bit of the Dark World liburuen egilea (1962)
- Stephen King
- Thomas Ligotti
Erreferentziak
- Darrell Schweitzer, "Ghosts and Hauntings": Westfahl, Gary, ed. The Greenwood Encyclopedia of Science Fiction and Fantasy: Themes, Works, and Wonders. Westport, CT: Greenwood, 2005. 338-340 or.
- «Golden Age of the Ghost Story». The Penguin Encyclopedia of Horror and the Supernatural. New York: Viking Press. 175 or. ISBN 0-670-80902-0.
- https://www.yoair.com/eu/blog/anthropology-ghost-stories-and-folktales-as-cultural-and-historical-indexes/%5B%5D
- Jack Sullivan, "Golden Age of the Ghost Story", The Penguin Encyclopedia of Horror and the Supernatural, Viking Press, 1986, ISBN 0-670-80902-0
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez):The Best Ghost Stories, 1919.
- (Ingelesez):Kanadako Labradoreko mamuen ipuin tradizionalaren audioa.
- (Ingelesez):Ghost Story Society.