Mamu ontzi
Mamu ontzia mamuek eramandako ontzia da. Historian zehar asko izan dira desagertutako itsasontziak modu batez edo bestez berriro ere ikusia izan dena. Gaia oso ohikoa izan da beldurrezko filmetan eta literaturan. Izen berarekin inor gabe, abandonaturik agertzen diren itsasontziak dira. Hori izan zen, esaterako, Ezadeen itsasontziaren kasua, Itsaso Jonikoan 2015ean nora ezean agertu zena.
Historikoki ezagutzen diren kasuetan historia eta kondaira nahasten dira.
Mamu ontzi ezagunak
- Holandar erraria
- Mary Celeste
- Caleuche
- SS Baychimo
Mamu ontziak literaturan
- Rime of the Ancient Mariner (1797-1798), Samuel Taylor Coleridgeren poema luzea, Joseba Sarrionandiak euskaratuta Marinel zaharraren balada izenburupean.
- Rokeby (1813), Sir Walter Scottena.
- Drakula (1897), Bram Stokerren eleberria; Drakula "Demeter" itsasontzi batean Londresera joaten da.
Mamu ontziak musikan
- Der Fliegende Holländer (Holandar erraria), Richard Wagnerren opera, 1843.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Egoitz Fanok EITBn mamu ontziei buruz hitz egiten.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.