Mamoru Shigemitsu
Mamoru Shigemitsu (Oita, Japon, 1887ko uztailaren 29a - Yugawara, Kanagawa, Japon, 1957ko urtarrilaren 26a) japoniar diplomatikoa eta estatugizona izan zen.
Biografia
Herri askotan enbaxadore izan ondoren, Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1943. urtetik Bigarren Mundu Gerra amaitu zen arte. 1945. urteko irailaren 2an Japoniaren errendizioa sinatu zuen Estatu Batuetako armadaren Missouri korazatuan. Zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 1948. urtean, baina aske geratu zen handik bi urtera. Kanpo Arazoetarako ministro izan zen 1954-1956 urteetan, eta geroztik hil arte Japoniako ordezkaria izan zen Nazio Batuetan.
Ikus gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mamoru Shigemitsu |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.