Mamo Wolde
Demisse "Mamo" Wolde (oromoeraz: Maammo Woldee, amhareraz: ደጋጋ ("ማሞ") ዎልደ; Jirgalem, Etiopia, 1932ko ekainaren 12an, - Addis Abeba, 2002ko maiatzaren 26an) distantzia luzeko nazioarteko korrikalaria izan zen, Mexiko Jokoetan maratoiko olinpiar txapelduna eta 10.000 metroko txapeldunordea izan zena. Nazioarteko mailan distantzia luzean arrakasta lortu zuen Afrikako lehen korrikalaria izan zen.
Mamo Wolde | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Oromia, 1932ko ekainaren 12a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Etiopia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Addis Abeba, 2002ko maiatzaren 26a (69 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | maratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 54 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 170 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Elgoibarko Mintxeta kirol-gunean monolito bat dago bere omenez, eta 2012z geroztik Elgoibarren antolatzen den Mugertza Krosean junior kategoriako lasterketak Mamo Wolde izena du. Elgoibarreko Kirol Klubean asko eskertu zuten 1963an bera izan zela lehen atzerritarra Mugertza Memorialean parte hartu zuena, horrela Elgoibarko lehiaketa nazioarteko lehiaketen kategorian sartu ahal izan baitzen. Lau aldiz irabazi zuen memorial hori (1963, 1964, 1967 eta 1968n). Nahiz eta mundu mailako txapelduna izan oso harreman gertu eta apala izan zuen beti Elgoibarreko lagunekin.[1]
« | MAMO WOLDEri Arriturikan egondu gera |
» |
—Manuel Matxain korrikalaria eta bertsolaria[2] |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Leon, Jabi. (2016). «Mamo Wolde, un mito que sigue creciendo. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
- «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).