Mami Lebrun
Mami Lebrun Kepa Erraztik idatzi eta interpretatutako antzezlana izan zen, Xake Produkzioak taularatu zuena. 2018ko Donostia Antzerki Saria lortu zuen.[1][2]
Mami Lebrun | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Kepa Errasti |
Argitaratze-data | 2017 |
Argitaletxea | Susa / EHAZE |
ISBN | 978-84-17051-45-7 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | antzerkia |
Hizkuntza | euskara |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Getari Etxegarai Xabier Ormazabal |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Xake produkzioak |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pascal Gaigne |
Historia | |
Jasotako sariak |
Antzezlanaren sorgunea amonaren heriotzak sortutako zirrara pertsonala da. Heriotzaz, doluaz, eta iraganaz aritzen da obra, baina batez ere maitatutako amona haren memoria landu beharraz, eta aurreko belaunaldi hark bizitzako arazoei eman behar izan zien erantzunaz.[3]
Gidoia lizentzia irekiarekin (CC-BY-SA) argitaratu zuten Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak 2020an.[4][5][6]
Sinopsia
Iraganeko sekretuek heriotzari eta memoriari buruzko gogoeta hunkigarri baterako bidea zabaltzen dute
Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran haren egunkari pertsonal zahar bat aurkitzen dute. Horrela jakingo dute Conchak, gaztea zelarik, Parisko kabaret batean bizi izan zuena.
Hori izango da obraren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona.
Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra hunkigarri honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 1940ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak.
Parte hartzaileak
- Zuzendaria: Getari Etxegarai
- Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal
- Interpretatzaileak: Ane Pikaza, Kepa Errasti, Ainara Ortega
- Argiztapena: David Alcorta
- Eszenografia: Eskenitek
- Musika: Pascal Gaigne
- Ekoizpena, banaketa eta jantziak: Xake Produkzioak
Erreferentziak
- «Donostia Antzerki Saria» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
- Goikoetxea, Alejandra. (2019-04-21). «Parisko kabaret abeslariari, amonari omen!» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- EHAZE. (2020). «Sar Hitza (Mami Lebrun)» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- «Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak plazan» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- Errasti, Kepa. (D.L. 2020). Mami Lebrun. Susa ISBN 978-84-17051-45-7. PMC 1260196680. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- «Susa literatura - Mami Lebrun» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
Kanpo estekak
- Mami Lebrun. Antzezlanaren gidoia CC-BY-SA lizentzia librearekin banatuta. www.susa-literatura.eus