Mama Quilla
Inken mitologian Mama Quilla (kitxuaz: Mama Killa), Inti jainkoaren arreba eta emaztea zen. Jainkosa hau, Ilargiak irudikatua, Intiren ondoan zegon zeruko gortean, maila berdinean.
Mama Quilla | |
---|---|
Inca mythology (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Viracocha |
Ama | Mama Qucha (en) |
Ezkontidea(k) | Inti |
Seme-alabak | Kon (en) |
Anai-arrebak | Inti |
Ilargia, zilarrezko disko forma erritualarekin irudikatzen zen, eta, honela, izpiak agertzen ziren bere boterearen beste ezaugarri bat bezala.
Zeruaren ama zen, berari eskainitako estatua bat zegoen Eguzkiaren Tenpluan, non apaiz andere ordena batek gurtzen zuen.
Jakina, Mama Quilla jainkosarekin lotua zegoen emakumeen grina erlijiosoa, eta hauek ziren jainkosaren jarraitzaileen erdigunea eratzen zutenak, Mama Quillak baino hobe inork ezin baitzituen euren nahi eta beldurrak ulertu eta behar zuten babesa eman.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.