Maltako gurutzea (mekanismoa)

Maltako gurutzea edota Genevako gurpila jarraieko edo etengabeko mugimendu zirkular bat aldikako edo etenkako mugimendu zirkular batean bilakatzen duen mekanismo edo engranaje bat da. Gurpildun gidatzaile edo eragileak pibote baten bidez bira bakoitzeko gurpil gidatuaren errailetan sartu eta mugiarazten duen engranaje batean datza. Era berean, gurpil gidatzaileak biribil itxurako bloke bat du, honek gurpil gidatua geldiarazten duen bitartean gurpil gidatzaileari biratzea ahalbideratzen dio.

Genevako gurpilaren mekanismoa: ikus gurpil gidatuak pibotearekin kontaktuan dagoenean bakarrik nola biratzen duen, aldikako murgimendu zirkularra sortuz.

Izena Suitza eta Genevako lehenbiziko erloju mekanikoetan erabilitako gailutik datorkio, aldiz, beste izendapena Maltako gurutzearekin duen antzekotasun bisualarengatik datorkio.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.