Malmasin
Malmasin mendia Ganekogortako mendilerroko mendia da. Gaur egun, hala ere, Ganekogortaren mendilerroarekin zuen lotura A68 autobideak moztu du. Horrez gain, A-8 autobideak ere Malmasin zeharkatzen du, euren tunel ezagunen bidez. Halaber, haren magaletan Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek bat egiten dute.
Malmasin | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 361 m |
Prominentzia | 198 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′42″N 2°54′05″W |
Mendikatea | Ganekogortako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ollargandik |
Luberri | Luberri |
Malmasinek 361 metroko altuera du. Ollargan auzotik igo daiteke, baita Basauri eta Arrigorriagatik ere. Izan ere, mendi honek Bilbo, Basauri eta Arrigorriagarekin muga egiten du.
Mendiaren tontorrean Burdin Aroko eta erromatar garaiko herri harresitu bat aurkitu da. Aztarna hauek dira Bilboko lurretan aurkitutako aztarnarik zaharrenak. 2001ean Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondasun deklaratu zuen Monumentu Multzo izendapenaz[1].
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Bizkaiko mendien zerrenda
- Malmasingo gotorlekua (Malvecingo gaztelua)
- Malmasingo Burdin Aroko herri gotortua
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.