Mallow
Mallow (irlanderaz Mala), Irlandako Corkeko konderrian dagoen udalerria da. Cork hiriburutik 35 kilometro iparraldera kokatzen da eta 11.605 biztanle ditu (2011). Blackwater ibaiak zeharkatzen du herria.
Mallow Mala | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Cork konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°07′52″N 8°38′29″W |
Altuera | 74 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 12.459 (2016) |
Bestelako informazioa |
Etimologia
Izendapenik zaharrena Magh nAla izan zen, "harrizko lautada". Gaur egungo bi izenak aurrekoaren aldaerak dira.
Historia
Aurrehistoriako asentamendua dago 14 kilometrotara, bertan zutik dauden sei harri ikus daitezke.
Irlandar Independentzia Gerran Iparraldeko Corkeko miliziaren oinarrizko kanpalekua izan zen. Britainiarren eskuratu zuten toki bakarra izan zen eta herriko kale nagusiei su eman zieten.
Demografia
XIX mendean 4 mila biztanletako herria zen eta kopuru beretsuetan mantendu zen 80. hamarkadararte. XX mendean igoera nabarmena izan du.
Kirolak
Mallow Rugby Club 1882an sortu zen eta Irlandako errugbi klubik zaharrenetakoa da.
Musika
- Rakes of Mallow ("Malloweko Lizunak")
Hiritar ezagunak
- Paul Kane (1810-1871), kanadiar margolari famatua, bertan jaio zen.
Hiri senidetuak
Iruditegia
- Etxeak
- Andre Mariaren eliza
- Zubia