Mallorcaren konkista
Mallorcaren konkista edo Mallorcako Gurutzada Jakue I.a Aragoikoak burutu zuen 1229 eta 1231 artean. 1229ko abuztuaren 28an, Jakue I.ak Elizaren hierarkia eta buruzagi sekularrarekin Tarragonan berretsi zuen. Itun irekia izan zen non sinatzaile guztiek parekotasunez parte hartu zuten.[2]
Mallorcaren konkista | |||
---|---|---|---|
Errekonkista | |||
Madina Mayurqako setioa | |||
Data | 1229-1231 | ||
Lekua | Mallorca | ||
Emaitza | Aragoiko koroaren garaipena eta Mallorcako Erresumaren sorrera | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Jakue I.ak Port de Pollençako jaunarekin akordio bat egin zuen kristau gudarosteak bertatik lehorreratu zitezen, baina mistralek gogor jotzen zuen eta uhartearen hegoaldean amaitu ziren. 1229ko irailaren 10eko gauerdian ailegatu ziren egungo Santa Ponçara.[3] Madina Mayūrqa hiria (egungo Palma Mallorcakoa) hurrrengo urtean erori arren, mendietan musulmanen erresistentzia hiru urtez zirauen.
Konkistaren ondoren, Jakue I.ak Llibre del Repartimenten bitartez kanpainan parte hartu zuten nobleekin lurrak partekatu zituen.[4] Gero, Eivissa konkistatu zuen, kanpaina 1235ean amaituz. Menorca, berriz, 1231n errenditu zen.[5] Uhartea okupatu zuenean, Jakue I.ak Mallorcako Erresuma sortu zuen, bere testamenduaren bidez Aragoiko koroaren barnean independente izango zena.[6] Erresumak bere independentzia mantendu zuen 1344an Petri Zeremoniatsuak Jakue III.a Mallorcakoa mendean hartu arte.
Kataluniarrak gehienak ziren Mallorca birpopulatu zutenean, baina, XIII. mendearen erdialdean, bigarren olatu bat ailegatu zen, italiarrez, okzitaniarrez, aragoiarrez eta nafarrez osaturik. Zenbait mudejar eta judu uhartean geratu ziren, baita eskubideak eta zerga-autonomia ere lortuz.[7]
Erreferentziak
- Vinas, Agnes i Robert. La conquesta de Mallorca (La caiguda de Mayûrqa segons Ibn'Amira al Mahzûmi). .
- (Gaztelaniaz) Santamaría, Álvaro. Precisiones sobre la expansión marítima de la Corona de Aragon. , 194 or..
- (Gaztelaniaz) Consell de Mallorca. (2010). La conquista catalana. .
- (Katalanez) CCRTV. LLIBRE DEL REPARTIMENT (segle XIII). .
- (Gaztelaniaz) La gran expansión cristiana del siglo XIII. 2005eko abuzutua.
- (Gaztelaniaz) Santamaría, Álvaro. Creación de la Corona de Mallorca. , 143 or..
- (Gaztelaniaz) Álvarez Palenzuela, Vicente Ángel. (2002ko azaroa). Historia de España de la Edad Media. Book Print Digital, 491 or..
Kanpo estekak
Artikulu hau Balearretako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |