Mallo

Malloa Ebroko harana eta Pirinioetako geologia eraketa mota bat da. Hauek orratz edo dorre itxurako harkaitz konglomeratuak dira eta karez elkarturiko buztin eta hondar harriez eginak daude, Eozeno eta ia Miozeno aro guztian Pirinioetatik Ebrora doazen ibaien alubioiek bertan pilatutako sedimentu dentrifikoen ondorioz. Higadurak itxuraldatu ondoren, mendilerroetako zatirik zaharrenen eta euren magaletan atxikituta agertu ohi diren hondakin muino gisara agertzen direlarik. Denbora igaro hala, eta izotza, haizea eta eguzkiaren eraginaren ondorioz biribildutako muinoetan bilakatzen dira.

Huescako Pirinioaurrean ematen diren mallo batzuen ikuspegia, Las Peñas de Riglos udalerrian dauden Riglosko mallorak kasu.
Aralarko Malloen ikuspegia Balerdi mendiaren gailurretik ikusita.

Geologia eraketa hauek Pirinioaurrean maiz ikus daitezke, eremu hura eta Somontano eskualdearen arteko muga ezartzen dutelarik, mallo hauen batez besteko garaiera 200 metrokoa delarik. Ziurrenik mallo guztien artean ezagunenak Riglos herrikoak dira.

Mallo hauek ikuspegi harrigarriak eskeini ohi dituzte eta sarritan eskaladan jarduteko leku ezinobeak dira.

Izena

Ustez mallo izena latinezko malleus (euskaraz mailu) izenetik letorke, egitura hauek eta mailuen arteko antzekotasuna zela medio. Mal- edo mala aurreizkia Pinioetako leku ugaritan agertu ohi da: Maladeta, Gran Bachimala edota Vignemale.

Euskaraz, aragoieraz nahiz gaztelaniaz mallo deitu ohi zaiei, gaskoieraz mahl, katalanez mall.

Aragoi

Aragoien malloak ugari dira: Riglosko malloak, Agüeroko malloak, Raboserako malloak, Matarraña, Bezeit eta Peñarroya de Tastavins udalerrietako malloak, Moncayo mendian dauden malloak...

Euskal Herria

Euskal Herrian izenez deituak diren mendi bakarrak Aralarko Malloak dira.

Katalunia

Kataluniako mallo ezagunenak Montserrat mendilerroa, Sant Llorenç del Munt eta Les Roques d'En Benet udalerrietakoak dira.

Ikus gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.