Malkorri
Malkorri Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Gañetako zirkuaren erdialdean kokatua. Antxitxardiko Punta ere deitzen zaio. Malkorri toponimoa Jesus Elosegik bildu zuen, mendi honetatik gertu dagoen Uidui bordako artzainek sekula entzun ez duten arren. Hala ere, izen honek, mendizale tradizio luzea du. 1943 arte Malkorriren tontorrean egon zen postontzi zaharra da lekuko.
Malkorri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.329 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′57″N 2°04′52″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Zaldibia/Larraitz |
Uiduiko borda da Enirioko labarrean kokatuta daudenen artean garrantzitsuena. Gañetaren hegomendebaldean dago. Trikuharri eta beste megalito batzuen kopuru handiak, toki honetako giza presentzia, milaka eta milaka urtekoa dela adierazten du.
Toki hau, espeleologia aldetik ere, oso garrantzitsua eta interes handikoa da.
Irispideak
Zaldibiatik, errepide batek, Arkaka Txikiko andeletara daroa, eta Enirio parean kokatzen gaitu Uiduira heltzeko. Bidea ez da hemen amaitzen, Olasoroko bordatik jarraitzen baitu, Igaratzara heldu arte, Gañetako zirku osoa inguratuz hegoaldeko aurpegitik. Horregatik, Uiduitik Igaratzara doan bidea utzi behar da iparrekialdera igotzeko, hurbil, Zerregoena eta Uelegoenako hil monumentuak utziz, diagonalean zeharkatzeko, gailurraren bila, non, Ondar-txuri izeneko mendia nabarmentzen den. Toki honetatik, eta lur garbitik, gorantz jarraitu behar da, Malkorritik gertu amaitzeko. Honengandik iparrekialdera oso hurbil, antzerako itxura baino garaiera zertxobait baxuagoa duen aurretontor bat dago.
Larraitzetik, Txindokiranzko ohiko bidea hartzen da, Alotzako larreetara joateko utzi behar dena, non, Saltarriko zutarri etzana dagoen. Aurrerantz jarraitu behar da omenaldi-monumentu batetara heldu arte, Irazustako leporanzko bidea jarraituz, hona heltzea beharrezkoa ez den arren. Monumentua igaro ondoren, pixkat gehiago igo behar da, eta bidea behin betiko utzi behar da, eskuinetik, lur garbitik, Gañeta Bustiako Puntatik banatzen duen lepora igotzeko. Gainetara iristen da, eta, berehala, ondoko lepora jaitsi behar da. Tarteko beste mendatetxo bat igo, eta, berriz, pixkat jeitsi behar da, Malkorriranzko azkeneko igoerarantz abiatu aurretik. Alotzako larreetatik, badaude beste bide batzuk, mendi honen tontorrera gutxi gora-behera, modu zuzenean heldu ahal izateko.
Inguruko tokiak
- Malkorriko lezea
- Aizeako arzuloa
- Bustiako lezetxikia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |