Malkorburu
Malkorburu Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Lareoko urtegiaren mendebaldean dagoena. Toki honetan, garrantzi gutxiagoko tontorrak aurki daitezke: Maumendi, Maltxarreta, Amiltzu eta Aitznabardi, Lareo eta Aiaren artean. Iparralderago, Sarastarri, Agaotz eta Leizadi mendiak daude. Akerretako tokiak, Malkorburu Allekotik banatzen du. Toki honetatik gertu, Lareoko urak lurrazpian sartzen dira, osin baten bidez.
Malkorburu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 862 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′27″N 2°06′56″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarrusti/Urkillaga |
Mendikat | Mendikat |
Irispideak
Lizarrustitik, Akerretatik Lareora doan bide bitxia har daiteke, Lizarrustiko Haitzak izeneko haitzpean. Behin urtegian, mendebaldetik igo behar da, alanbre-hesi bat igaroz, zuzenean basotik tontorreraino. Tontorra, laua da, eta ez du ikuspen handirik pagoen artean.
Urkillagatik, eskuinetara hartu behar da, Zaldarretatik Lareora doan bidea hartzeko. Hegoalderantz igo daiteke urtegian bertan dagoen etxetxotik, zuzenean pagadia zeharkatuz
Berezitasunak
Inguruan, garai batean, zura garraiatzen zuen trenbidearen tunel bat dago. Tontorrean, beste hainbat eta hainbat menditan gertatzen den lez, postontzi bat dago, kasu honetan, mendiaren izena eta garaiera jartzen dituena.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |