Malerreka
Malerreka ([malereka]) edo Bidasoa Garaia ([biðas̺oa gaɾai.a]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eskualde bat da, Iruñeko merindadean dagoena. Euskararen Foru Legearen arabera, eremu euskaldunean kokaturik dago.
Malerreka | |
---|---|
Euskal Herria | |
Malerrekako paisaia Ezkurra eta Usategieta mendatearen artean. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Udalerriak | Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oiz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubieta |
Herri handiena | Doneztebe |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′44″N 1°42′26″W |
Azalera | 262 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Hamahiru udalerrik osatzen dute, Doneztebe izanda herriburua.
Geografia
Eskualde mugakideak
Nafarroa Garaiko eskualdeak ditu mugakide alde guztietan: iparraldean Bortziriak, hegoaldean Ultzamaldea, ekialdean Baztan eta mendebaldean Leitzaldea.
Ingurune naturala
Mendaur (1.136 m) da eskualdeko mendirik altuena eta erreferentziazko tontorra, gainaldean baseliza bat eraiki zutelarik. Mendieder (1.071 m), Loitzate (1.048 m), Ekaitza (1.047 m) eta Irumugarrieta (1.044) bertze gailur aipagarri batzuk dira.
Bertzela, Ezkurra ibaiak eskualdea zeharkatzen du izen bereko herritik Donezteberaino. Bertan, bat egiten du Bidasoa ibai nagusiarekin.
Udalerriak
Malerrekako herrien zerrenda | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herria | Biztanleria (2017) | Argazkia | Herria | Biztanleria (2017) | Argazkia |
Beintza-Labaien | 232 biztanle | Ituren | 519 biztanle | ||
Bertizarana | 591 biztanle | Saldias | 119 biztanle | ||
Donamaria | 434 biztanle | Sunbilla | 675 biztanle | ||
Doneztebe (hiriburua) |
1.732 biztanle | Oiz | 130 | ||
Elgorriaga | 203 biztanle | Urroz | 185 biztanle | ||
Eratsun | 154 biztanle | Zubieta | 308 biztanle | ||
Ezkurra | 154 biztanle | Denera (Malerreka): | 5.436 biztanle |
Kultura
Euskara
Eskualde honetako azpieuskalkia Iparraldeko goi nafarreraren aldaera da. Berez, ez da bloke homogeneo bat, udalerriaren arabera inguruetako Leitzaldea, Bortziriak eta Baztan eskualdeetako eraginak baititu, eta, bertzalde, udalerri bakoitzeko euskarak ere bere tokian tokiko berezko ezaugarriak baititu.
Laxoa
Laxoa pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena. XX. mendean ia galdu zen, baina, gaur egun, Malerrekan eta Baztanen jokatzen da, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.[1][2] Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak laxoa kultura ondasun izendatu nahi du.[3]
Joaldunak
Joaldunek edo zanpantzarrek eskualde honetan daukate jatorria, Ituren eta Zubieta herrietan. Bertako inauterietan ateratzen diren pertsonaiak dira. Urtarrilaren amaieran ateratzen dira kalera herri batetik bestera oinez eta joareak astinduz.
Malerrekar ospetsuak
- Ramon Latasa (1930, Sunbilla - 1991, Elizondo), aizkolaria.
- Juan Ignacio Retegi (1943, Eratsun), esku huskako pilotaria.
- Xabier Albistur (1944, Doneztebe), politikaria.
- Mikel Mindegia (1949, Ezkurra), aizkolaria.
- Juan Mari Bengoetxea (1953, Ezkurra), esku huskako pilotaria.
- Julian Retegi (1954, Eratsun), esku huskako pilotaria.
- Mikel Bengoetxea (1957, Ezkurra), esku huskako pilotaria.
- Koteto Ezkurra (1973, Doneztebe), erremonteko pilotaria.
Ikus, gainera
Iruditegia
- Iturengo udaletxea eta Herriko Ostatua
- Iturengo joaldunak
Erreferentziak
- Tiburcio Arraztoa (2010): Laxoa, la pelota en la plaza, Cenlit Ediciones. ISBN 84-96634-60-4.
- «Bitxikeriak», Doneztebeko Udalaren webgunean. Eskuratze data: 2011-01-13.
- (Gaztelaniaz) «12 localidades de Baztan-Bidasoa, dentro de la Ruta de la Pelota», Jauregia landa turismoko etxearen webgunean.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |