Malena Costa

Malena Costa Sjögren (Alcúdia, Mallorca, Balearrak, 1989ko abuztuaren 31) publizitate-modelo mallorcarra da.[1]

Malena Costa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMalena Costa Sjögren
JaiotzaAlcúdia, 1989ko abuztuaren 31 (34 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa

Facebook: malenacostaoficial Twitter: Malenacosta7 Instagram: malenacosta7 Edit the value on Wikidata
Malena Costa eta Blanca Padilla 080 Barcelona-n, 2014

Lan ibilbidea

Hamaika urte besterik ez zituela, Malenak moda-desfile batean parte hartu zuen.[2] 2005ean Elite Model Look 2005 lehiaketara aurkeztu zen eta seigarren postuan geratu zen, finalista. 2007an, "Miss Baleares" edertasun-lehiaketara aurkeztu zen. 2006an, "Super Modelo" telebista-saion parte hartu zuen, eta hainbat konpainiarentzako modelo lanetan hasi zen, hala nola Swatch edo Don Algodón. Modako argitalpen gehienetan agertu da, hala nola Vogue-n. Kontratu bat sinatu zuen Model Management enpresarekin. Modu aktiboan ari da sustatzen txapelen Laps Caps moda-marka. Espainiako negozio berritzaile enpresa edo startup txiki bat da Laps Caps, eta laster lortu du sektorean erreferente izatea.[2]

Bizitza pertsonala

Aita mallorcarra du eta ama suediarra da. Familia Alcudiako portuan bizi da.'Malena hipika, pintura eta spinningaren zalea da. Javier Hidalgo Halcón Viajes enpresako presidentearen semearekin izan zuen harremana. Ondoren, urtebeteko harremana izan zuen Bartzelona Futbol Klub taldeko Carles Puyol jokalariarekin[3] eta 2012tik Rayo Vallecanoko Mario Suárez futbolariarekin. Harekin Matilda Suárez Costa izeneko alaba izan zuen, eta 2016ko ekainaren 28an jaio zen.[4] [5] Uztailean, Mario Suárezekin ezkondu zen.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.