Malen Osa
Malen Osa Ansa (Oñati, 2002ko abenduaren 17a) gipuzkoar mendi lasterketaria da.
Malen Osa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 2002ko abenduaren 17a (21 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria |
Kirol ibilbidea
Gaztetatik herriko Aloña Mendi taldean futbolean jokatu izan du.
2021. urtean mendi lasterketak korritzeari ekin zion, futbola alde batera utzi gabe. Aurreneko proba Piriniotan korritu zuen, Oroeleko igoera (Jacan), eta 10'7 kilometrotako ibilbidean oñatiarra izan zen nagusi[1]. Irailean Gorbeia Suzien lasterketan nagusitu zen 21 kilometrotako proban[2] eta urrian Aloñako igoera irabazi zuen, Oihana Azkorbebeitia bera ere gaindituz[3].
2022. urtean Lugon jokaturiko Espainiako junior txapelketa[4] eta bigarrenez Aloñako igoera irabazi zituen udaberrian astebeteko tartean[5]. Ekainean lehenengo nazioarteko lasterketa irabazi zuen, 23 km-ko Mont Blanc-eko maratoia hain zuzen ere[6]. Urrian Golden Trail Serieseko finala irabazi zuen Madeiran, Open kategorian. Bost lasterketaz osatu zen finala eta bostak irabazi zituen Malen Osak[7].
2023an Espainiako kilometro bertikala (23 urtez azpikoetan) eta Euskadiko Trail txapelketa irabaziz hasi zuen. 2024an Espainiako txapelduna izan zen igoera bertikalean[8].
Palmaresa
- Golden Trail Series (Madeiran):
- Open kategoria (1): 2022.
- Espainiako txapelketa:
- Junior mailan (1): 2022.
- Gorbeia Suzien:
- 21km-ko lasterketa (1): 2021.
- Espainiako Kilometro Bertikal Txapelketa 23 urtez azpikoetan (1): 2023
- Espainiako igoera bertikala (1): 2024
- Aloñako igoera (3): 2021, 2022, 2023.
- Oroeleko igoera (Jaca) (1): 2021.
- Mont Blanc-eko 23 km lasterketa (1): 2022
- Euskadiko Trail Txapelketa (1): 2023
- Kilimon Trail (1): 2023[9]
Erreferentziak
- «Oroeleko igoera irabazi du asteburuan Malen Osa oñatiarrak - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- «Malen Osa, bi lasterketa bi garaipen» Plone site (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- «Malen Osa: "Lehen igarri ez dudan presioa sumatu dut Aloñako Igoeran" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- «Malen Osak junior mailako Espainiako Txapelketa irabazi du Lugon - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- «Becerra eta Osa garaile, XVII. Aloñako Igoeran - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- «23 kilometroko Mont Blanc-eko proba irabazi du Malen Osak - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- «Bost mendi lasterketetatik bostak irabazita, Malen Osa garaile Madeiran - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
- «Malen Osa garaile mendiko eskiko Espainiako Txapelketako bertikalean - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- «Debagoiendarren partehartze borobila asteburuko Kilimon Trail lasterketan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Denbora gutxian gauza gehiegi pasatu zaizkit Berria, 2022.11.22
- Elkarrizketa: Golden Trail Seriesen podiumarekin egiten dut amets Berria, 2024.02.28