Malcolm Turnbull
Malcolm Bligh Turnbull (Sydney, 1954ko urriaren 24a) australiar kazetari, abokatu, enpresaburu eta politikaria da. Australiako 29. lehen ministroa izan zen 2015etik 2018ra.
Arte eta Lege ikasketak egin zituen Sydneyko Unibertsitatean eta, ondoren, Oxfordeko Unibertsitatean. Hogei urtez kazetari, abokatu eta bankari lanetan aritu zen. 1993tik 2000ra Australiako Mugimendu Errepublikanoaren lehendakaria izan zen.
Alderdi Liberaleko kide izan zen eta 2004an diputatu federal hautatu zuten lehen aldiz. 2007an Ingurumeneko eta Uraren ministro izan zen John Howarden gobernuan. Urte horretan Alderdi Liberaleko buruzagi hautatu zuten eta oposizioko buru bihurtu zen. 2009an alderdiko lidergoa galdu zuen Tony Abbotten aurka. Hasiera batean politikatik erretiratzea pentsatu ondoren, azkenean politikan jarraitzea erabaki zuen eta 2013an Abbottek Komunikazio ministro izendatu zuen.
2015ean Abbotten aurka egin zuen eta bozketa batean Alderdi Liberaleko buruzagi berria aukeratu zuten. Ondorioz, Australiako lehen ministro bihurtu zen. Zientzia, berrikuntza eta azpiegiturak izan zituen lehentasun. 2006ko hauteskundeak irabazi ondoren, berdintasunezko ezkontzaren legea lortu zuen. 2008an bere alderdiko diputatu batzuek aurre egin zioten eta Scott Morrison aukeratu zuten alderdiko buruzagi eta lehen ministro.
Turnbull presbiteriano gisa aritu zen eta katoliko batekin ezkondu ondoren katolizismora bihurtu zen.