Malariko istiluak

Malariko istiluak (indonesieraz: Peristiwa Malari) 1974ko urtarrilaren 15etik 16ra bitarten Indonesian izandako manifestazio eta istiluak izan ziren. Kakuei Tanaka Japoniako Lehen Ministroaren bisita ofizialaren testuinguruan, ikasle mugimenduak manifestazioa deitu zuen herrialdeak zuen ustelkeria, prezio altuak eta nazioarteko inbertsioen ekitate eza salatzeko[1]. Hainbat probokazioren ostean, ustez agente zirikatzaileen erruz, manifestazioa istilutan bilakatu zen, eta beranduago txinatar jatorriko herritarren aurkako pogromo batean. Istiluen amaieran hamaika manifestari hil ziren eta ehunka kotxe eta eraikin kaltetu zituzten.

Malariko istiluak
Irudia
Motamanifestazio
Istilu
student protest (en) Itzuli
Denbora-tarte1974ko urtarrilaren 15a - 1974ko urtarrilaren 16a
KokalekuJakarta
HerrialdeaIndonesia

Istiluen ondorioz hainbat aldaketa izan ziren. Suhartoren Ordena Berria gobernuak aldaketa ekonomikoak egin zituen indonesiar jatorriko herritarren parte hartze ekonomikoa hobetzeko. Sumitro jenerala dimititzera behartu zuten, eta hainbat neurri errepresibo berri ezarri zituen gobernuak.

Erreferentziak

  1. (Indonesieraz) Ahsan, Ivan Aulia. «Malari 1974: Protes Mahasiswa yang Ditunggangi Para Jenderal» tirto.id (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.