Maladeta

Maladetako gailurra edo Maladeta ("la Mala Eta", hau da, gaztelaniaz "la Más Alta", euskaraz "Garaiena") Aneto menditik hurbil dagoen 3.308 metroko gailurra da. Aragoiko Huesca probintziako Benasque udalerrian dagoen Posets-Maladeta Parke Naturalan kokatzen da. Bere iparraldeko magalean Maladetako glaziarra dago, 37 hektareako azalera duelarik. Gailurra bitan zatituta dago, Sortaldeko Maladeta (6 ha) eta Sartaldeko Maladeta(31 ha).

Maladeta
Datu orokorrak
Garaiera3.308 m
Prominentzia117 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°38′50″N 0°38′22″E
MendikateaMaladetako mendigunea
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Comarca of AragonRibagorza
UdalerriaBenasque-Benás
Mendizaletasuna
Lehen igoera1817an Johann Jacob Friedrich eta Wilhelm von Parrot mendizaleek burututakoa.
Ohiko bideaIparraldea, Renclusako aterpetxetik doana.
LuberriLuberri
Geologia
Material nagusiaGranito

Antzinean, Maladeta mendia eskualde honetako gailurrik garaiena zela uste zen, horregatik gailur honetara iristeko saiakerak mendilerro honetako beste tontorretara egin zirenak baino lehenagokoak dira. 1801an Ferrieresek eta 1802an Louis Cordierek lehendabiziko saiakerak egin zituzten. Halere, gailur honen aurreneko igoera 1817ko irailaren 29an Friedrich von Parrot eta Pierre Barrau "Pierrine" bere gidariak gauzatu zuten, helburu horretarako Frantziako Luchon udalerritik atera zirelarik.

Ikus gainera

  • Pirinioetako hirumilakoen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.