Malacostraca

Malacostraca (grezieratik: μαλακό όστρακο - "geruza biguina") krustazeoen arteko talderik handiena da eta adituak ez direnek krustazeo gisa identifikatuko lituzteketen animalia gehienak biltzen ditu, Decapoda, Stomatopoda eta krilla bezala. Anphipoda eta lur-lehorreko krustazeo talde bakarra ere biltzen ditu (Isopoda). 22.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira eta krustazeo guztien bi heren talde honetakoak dira. Lehenengo ale fosilak Kanbriarrean agertu ziren.

Malacostraca
Kanbriar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
SubfilumCrustacea
Klasea Malacostraca
Latreille, 1802
Azpibanaketa

Talde honetako filogenia oraindik eztabaidan dago. Ikerketa molekular ezberdinek taldeak aldatu ditzakete oraindik.

Morfologia

Malacostracaren plan orokorra
  • 3 tagma: buruan 5 segmentu, toraxeak 8 segmentu eta abdomenean 6 segmentu (Phyllocaridan 7).
  • Buruak 5 segmentu ditu, antenula pare batekin eta antena beste pare batekin, 3 aho-atal ditu, barail, maxilula eta maxila batne.
  • 8 segmentu toraziko dituzte. Zefalotoraxak estalki bat du 3 segmenturen fusioarekin, beste 5ak estali gabe utziz.
  • Normalki 8 pare hanka toraziko dituzte, lehenengo parea (batzuetan gehiago) aldatuta daude eta maxilipedoak dira, hau da, jateko erabiltzen dituzte. Maxilipedoen aurretik dagoen lehen hanka parea askotan pintza gisa aldatu dira.
  • Abdomenak 6 segmentu ditu. Apendizeak pleopodo izena dute eta normalki igeri egiteko erabiltzen dituzte. Isopodaren barruan hauek arnasa hartzeko erabiltzen dira.
  • Gonoporoen lekua 6. segmentuaren azpian dago emeetan eta 8. segmentuan arrengan.
  • Begi sesilak dituzte.
  • Nerbio-sistema zentralizatua dute.
  • Urdailak bi ganbera ditu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malacostraca Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.